Martin Arbezu hernaniarraren bizitza gorabeheratsua jaso dau Iñaki Egañak

Bizkaie! 2012-05-18 15:01   Kulturea

Iñaki Egaña idazle eta historialariak La increíble historia de Martín Arbezu biografia aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Mexikon izan eban Arbezuren barri, berbaldi baten.

Iñaki Egaña idazle eta historialariak La increíble historia de Martín Arbezu biografia aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Mexikon izan eban Arbezuren barri, berbaldi baten, Jesús Galíndez, Manuel Santa Cruz eta Xavier Minaren gorabeherak ikertzen ebilela.

Martin Arbezu Hernanin jaio zan, 1852an. Gizon bitxia zan, bere sasoiko jazoera historiko askoren lekukoa. Dana dala, personaia ezezaguna da Euskal Herrian, jaioterrian bertan be ez dabe orain arte haren barririk euki, Egañak berak liburuaren aurkezpenean azaldu eban lez. Mexikon izan zan Arbezu, Maximiliano enperadorea Juarezen kontra burrukan egoan sasoian. Horixe izan zan liburu aurkeztu barriaren abiapuntua.

Armak erosteko asmoz joan zan hernaniarra Mexikora, 20 urte eskas zituala. Bigarren Gerra Karlista hasi orduko egin eban biajea; bere amesa Santa Kruz abadeagaz burrukan egitea zan. Baina, Mexikotik ospa egin behar izan eban, eta Londresera ailegau zan. Parisen izan zan, eta han kartzelan sartu eben, Komunaren inguruan ebilelako. Ozeano Barerarino be heldu zan, Kaledonia Barria ugartera. Makina bat gorabehera eta abentura bizi izan zituan Arbezuk.

Urte asko emon ditu egileak Arbezuren biografia osotu guran, han eta hemen dokumentazino eta aztarna bila. Ez da behar erraza izan, baina historialari donostiarrak gogotsu jardun dau hernaniarraren bizitzea ikertzen.

Iñaki Egañaren azalpena entzuteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu