Gidatzeko azterketa praktikoa euskeraz egiteko bidea zabaldu dabe Bizkaian

Dabi Piedra Robledo 2012-05-21 15:33   Euskerea berbagai

Foru Aldundiak, Bizkaiko autoeskolen alkarteak eta Eudelek hitzarmena sinatu dabe, Gidabaimena Euskaraz ekimena luzatzeko. Aurtengo kanpainan, azterketa praktikoari begiratu deutsie eta ez teorikoari bakarrik. Holan, irakasleak trebatuko ditue, eskola praktikoak be euskeraz eskaini ahal izan daiezan.

Foru Aldundiak, Bizkaiko autoeskolen alkarteak eta Eudelek hitzarmena sinatu dabe, Gidabaimena Euskaraz ekimena luzatzeko. Aurtengo kanpainan, azterketa praktikoari begiratu deutsie eta ez teorikoari bakarrik. Holan, irakasleak trebatuko ditue, eskola praktikoak be euskeraz eskaini ahal izan daiezan. Euskerearen normalizazinoan, esparruak irabazten jarraitu behar dogu, adierazo dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, Bilbon egindako aurkezpenean.

Gidabaimena Euskaraz kanpainea 2010ean ipini zan martxan, ordura arte erdera hutsezkoa izandako alorrean euskerea apurka sartzeko asmoz. Lehenengo urte haretan, batik bat, azterketa teorikoa preparetako materiala euskeratzen eta sentsibilizazinoa zabaltzen ahalegindu ziran. 2011n, azterketa teorikoa bera euskeraz egiteko atea zabaldu zan eta orain, 2012an, beste pausu bat gehiago egin nahi izan dabe, hau da, arlo praktikora be heldu. Autoeskolen alkarteko, Eudeleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, zereginak banatu ditue hitzarmen barriagaz, sinplea emoten dau, baina holako esparru baten euskerea sartzea ez da erraza, azaldu dau Josune Ariztondok. Euskerea sartzeak arazo bat dakar, terminoak itzultzearena, eta sarri ez da erraza, gaztelaniazko terminologia zaharra eta konplexua dalako, beraz danon artean egin beharreko lana da, ganeratu dau Iñigo Montenegro autoeskolen alkarteko presidenteak.

Holan, Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da irakasleak prepareteaz eta hizkuntza aholkularitzaz. Autoeskolek erraztasunak emongo ditue eta euskerearen aldeko jarrerea bultzatuko dabe, hitzarmenaren arabera. Kanpainea hasi barik, 30 autoeskolak emon dabe izena Gidabaimena Euskaraz ekimenean laguntzeko, ehun auto inguru. 32 irakasle prest dagoz klase praktikoak euskeraz emoteko. Orain, horreek 32ak trebatzea da erronkea, erderaz egiten dabena euskeraz be egiten jakin daien dino Ariztondok, gure lana biribilduko dogu irakasle eta aztertzaileak ondo preparauta dagozanean euskeraz jarduteko' Iñigo Montenegrok adierazo dauanez, poztekoa da kanpainea hasi barik 30 autoeskola batzea, lanean hasten garenean gehiago izatea itxaroten dogu.

Bizkaiko gazte gehienak, gaur egun, euskaldunak dira eta, horregaitik, gazteakan jarriko dabe arreta handiena kanpaina honetan. Ganera, autoeskoletako ikasle gehienak gazteak izaten dira, eurak dagozan edo batzen diran lekuetara joko dogu, institutu, gaztegune eta holakoetara, ziurtau dau Ariztondok. Gidabaimena Euskaraz kanpainea ikusgarriagoa izan daiten, eranskailu edo pegatinak be atara ditue. Autoeskoletako bezero kopurua behera doala ikusita, Iñigo Montenegro pozarren dago kanpaineagaz, krisiagaitik eta jaiotza tasea bajatu dalako, gero eta ikasle gitxiago jatorkuz eta uste dot, kanpaina honegaz, jentea erakarriko dogula.

Orain arte Gidabaimena Euskaraz kanpaineak Bizkaian emondako datu batzuk be azaldu ditue gaurko aurkezpenean. Esate baterako, igaz ipini eben martxan azterketa teorikoa euskeraz egiteko aukerea eta 48 ikaslek gainditu eben. Erandion, Getxon, Igorren eta Uribe Kostan egon zan horretarako aukerea. Alkarbide erakundeak sustatu eta bideratu dau kanpainea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu