Euskaltzaindiak 'Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian' ikerketea argitaratu dau
2012-05-21 17:47 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua aurkeztu dau Baionan. Erramun Baxo ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoa dira liburuaren egileak.
Euskaltzaindiak Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua aurkeztu dau Baionan. Erramun Baxo ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoa dira liburuaren egileak. Aurkezpenean, Andres Andres Urrutia euskaltzainburua egileekaz batera izan zan aurkezpenean.
2010ean, Euskaltzaindiak XV. Jagon Jardunaldiak egin zituan, Gazteak, aisialdia eta euskara gaiaren inguruan, eta, beste batzuen artean, Baxokek eta Coyosek parte hartu eben, Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian berbaldiagaz. Ikerketearen emoitza osoa batu dabe liburuan. Lanaren helburu nagusia gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskerazko edo euskal kultureari lotutako aisialdia zein dan azaltzea da.
Ipar Euskal Herriko gazteria aztertu ostean, hainbat ondorio atara ditue egileek: gazteria, alkarteak edo kirola eskuduntzan dauken tokiko alkargoek euren kontu hartu behar dabe euskereari lekua emotea, aisialdi eremuetan, hizkuntza teknikarien bitartez; hizkuntza politika publikoek lagundu behar dabe aisialdiak euskalduntzen dabilzan eragileak eta eragin handia dauken egiturak, Uda Leku, euskal hedabideak, kirol alkarteak, festibalak eta abar. Aisialdia euskalduntzeko, gazteengan arrakasta handia daben baliabideek -batez be zinemea eta joko elektronikoak- sano eraginkorrak dirala uste dabe Baxokek eta Coyosek, beraz, horreek be sustatu behar dira.
Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian argitalpenak Euskrearen Erakunde Publikoaren laguntzinoa euki dau. Euskeraz eta frantsesez idatzi dabe, Euskaltzaindiaren Jagon bildumearen 15. zenbakia da.
Euskaltzainburu eta egileez gan, Euskaltzaindiko ordezkari honeek izan ziran aurkezpenean: Xarles Videgain Baionako ordezkaritzako arduraduna; Sagrario Aleman Sustapen batzordeko arduraduna; Andres Iñigo Onomastika batzordeko arduraduna; Patxi Uribarren eta Beñat Oihartzabal euskaltzainak; Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria; eta Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkaria. Ganera, euskalgintzako ordezkari honeek izan ziran: Evelyne Capelier, Biga Bai Iparraldeko Eskola elebidun publikoko gurasoen alkarteko burua; Maite Erdozaintzi-Etxart, Ikas Iparraldeko hiru hezkuntza sareak (eskola elebidun publikoa, eskola elebidun katolikoa, Seaskako murgiltze hezkuntza) batzen dituan dokumentazino zentroko burua; eta Pantxoa Etxegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!