Poesiaren Bidearen inaugurazinoa

Bizkaie! 2012-05-21 10:54   Kulturea

Poesiaren Bidea instalazinoak campusa adeitsuagoa egiteaz gan, bi helburu ditu; lehenengoa, poesiaren gaineko interesa zabaldu, eta campuseko kide horreei guztiei kuriosidade intelektual eta literarioa piztu. Bigarrena, campusean barrena ibiltea askozaz entretenigarriagoa egitea.

Gaur, maiatzak 21, eguerdiko 12:00etan, Leioa-Erandio guneko Areto Nagusiaren hallean (Sarriena Auzoa, z/g) Poesiaren Bidea inaugurauko da. Campuseko espaloietan barreiatutako 40 harlauzek osotzen dabe instalazinoa, eta horreetan hizkuntza anitzetan, besteak beste, euskeraz, gaztelaniaz, katalanez, galizieraz, frantsesez eta ingelesez idatzitako Lauaxeta, Antonio Machado, Salvador Espriu, Rosalía de Castro, Arthur Rimbaud eta Lord Byronen, besteak beste, poemak irakurri ahal izango dira.

Inaugurazinoan Iban Zaldua idazlea eta Mikel Urdangarin kantariak parte hartuko dabe. Zalduak Poesiaren aurka manifestua irakurriko dau, mundu garaikidean poesiaren papelaren gaineko gogoeta ironikoa. Bestetik, Mikel Urdangarin Zornotzako kantari eta bertsolariak poema batzuei musikea jarteaz gain, bere kantu ezagun batzuk abestuko ditu.

Kontuak kontu, Poesiaren Bidea instalazinoak campusa adeitsuagoa egiteaz gan, bi helburu ditu; lehenengoa, poesiaren gaineko interesa zabaldu, eta campuseko kide horreei guztiei kuriosidade intelektual eta literarioa piztu. Bigarrena, campusean barrena ibiltea askozaz entretenigarriagoa egitea.

Poesiaren Bidearen inaugurazino ekitaldian parte hartuko dabe: Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko erretoreak, Gidor Bilbao, Euskera eta Eleaniztasuneko erretoreordeak, Iban Zaldua, idazleak, Mikel Urdangarin, kantariak eta UPV/EHUko ikasleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu