Gaitzerdiren 'Suz' eta La Passanteren 'Rue des Dames', Leioako XIII. Umore Azokako lanik onenak

Bizkaie! 2012-05-21 10:52   Kulturea

Leioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Ganera, arduradunek jaialdiaren balorazino ona egin dabe; hain zuzen be, 36.200 lagun batu dira Leioan astegoienean.

Leioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Danetara, 47 lan aurkeztu dira asteburuan Leioan, eta horreetatik onenak aukeratu ditu epaimahaiak. Euskal Herriko zein kanpoko taldeak izan dira azokan, besteak beste, Argentina, Belgika, Frantzia, Espainia, Italia eta Txilekoak. Euskal Herriko 14 konpainia egon dira.

Euskadiko Ikuskizun Onena Saria Gaitzerdi talde bilbotarrak jaso dau, Suz beharragaitik. Epaimahaiaren arabera, antzezlan borobila eta sendoa da, osagarri tekniko zein artistikoei jagokienez. Euskaditik Kanpoko Ikuskizun Onena La Passante konpainia frantsesaren Rue des Dames lanak irabazi dau; epaimamahaikideek kaleko lengoaia erabiliz, ezustekoa eta parte-hartzea eragiten dituala nabarmendu dau.

Sari horeetaz aparte, epaimahaiak aitamen berezia egin deutso ATX Teatro taldearen Gnosia lanari, etorkizuneko aukerea daukan kimua dalako, eta hasikerako hiru minutuetan, antzerki-irudiak guztiz iondartsuak eskaintzen ditualako.

XIII. Umore Azokako epaimahaikoak ondoko adituak izan dira: Carmen Blasco Alvaredo, Zaragoza Kulturaleko programazino burua; Jordi Durán i Roldós, FiraTarregako zuzendari artistikoa; Pau Ayet Cubero, Festival de Teatre de Carrer-eko zuzendaria; Carlos Gil Zamora, Artez aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria; Eduardo López Velasco, Medina del Campoko kultur programatzailea eta Espainiako Red Teatros-eko zuzendaritza batzordeko kidea; Javier Alcorta Ruiz Txortas, aktore, kudeatzaile eta antzerki pedagogoa, Araiako Umore Antzerki Jaialdiaren zuzendaria; eta Andrés Beladiez Rojo, Eszena zuzendaritzan eta Dramaturgian lizentziatua.

36.200 ikusle izan ditu Umore Azokeak

Leioako Umore Azokako arduradunek 13. edizinoaren balorazinoa egin dabe. Danetara, 36.200 lagun batu ziran maiatzaren 17tik 20ra. Azokako zuzendari Ana Lópezen esanetan, zapatu-domekan euria egin arren, herriko kirol instalazinoak ordezko gune lez erabilteak hainbat ikuskizun bertan eskaintzeko aukerea emon deusku. Orokorrean, oso ona izan da ikusleen eta programatzaileen erantzuna.

Umore Azokearen lehenengo egun bietan, iragarritako agerraldi guztia eskaini ziran, eguenean 9.200 ikusle egon ziran, eta barikuann, 15.000. Sorpresa ederra izan da horrenbeste ikusle izatea lehenengo egunetan eta, batez be, hainbeste ikusle gazte ikustea, adierazo dau Lopezek. Zapatuan, 36 ikuskizunetik 27 eszenaratu ziran, eta guztira 10.800 ikusle hurreratu ziran. Domekan, lau emonalditik hiru egin ziran, eta 1.200 lagun batu ziran.

Azokeak konpainientzako izan leiken eragin ekonomikoa hurrengo egunetan nigarriko da sinatuko dituen kontratuekaz. Halanda be, programatzaileak zein konpainiak ia erabateko poztasuna erakutsi dabe, azpimarratu dau Lópezek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu