Arakaldok eta Lemoak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabe

Bizkaie! 2012-05-18 15:43   Euskerea berbagai

Arakaldoko eta Lemoako Udalek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dabe. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea dira onespen biak.

Arakaldoko Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dau. Victor Egia alkateak Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Alkarteko zuzendariaren eskutik jaso eban autortzea. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea da, hain zuzen be.

Bai Euskarari egitasmoa bultzatzeaz aparte, herrian euskerea indartzeko beste hainbat ekimen egiten dabil Arakaldoko Udala. Euskerea ikasteko 12 laguneko taldea sortu da herrian; eskolak udaletxean bertan emoten ditue, eta Laudioko AEK euskaltegitik joaten jake irakaslea. Udalak oso-osorik ordaintzen dau ikastaroa.

Lemoako Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak lankidetza-hizarmena sinatu dabe. Akordioaren arabera, Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeaz gan, udalerrian ziurtagiriaren hedapen kanpainea bultzatuko dau. Holan, herrian ziurtagiria eskuratzen daben erakunde barriei deskontua egingo jake.

Ziurtagiriaren Alkarteak 2012. urterako erronken artean, Bizkaian zabaltze lana egitea dauka. Gaur egun 1.500 erakunde inguruk dauke Ziurtagiria, horeetatik 203, hau da % 14, Bizkaikoak dira. Enpresa ugari da Bai Euskarari Ziurtagiriaren jabe, bestea beste, Arlan S.A., Athletic, Azti Technalia, Bankoa, Bengozarra Eraikuntza Metalikoak, CEGASA, Durangoko Maristak, Energiaren Euskal Erakundea, Eroski, Fremap, Inforlur, S.A.U. azpiegiturak, Iurreta Institutua, Izagirre S.A. Eraikuntza Metalikoak, JEZ Sistemas Ferroviarios , Leioa Berri Auto (Renault), Refractarios Kelsen (Grupo Calcinor), Gometegui Tailerrak, Telvent, ULMA eta VUSA. Bizkaiko hedapen kanpainea zezeilean hasi zan, eta urtea amaieran itxiko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu