Yoseba Peña bizkaitarrak 'Hodeien adorea' bere lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-05-18 13:16   Kulturea

Yoseba Peña (Sodupe, 1977) bizkaitarrak Hodeien adorea bere lehenengo nobelea argitaratu barri dau Susa etxeagaz. Heriotzea eta zoriaren inguruan, Donostiaren alderik ilunena jaso dau.

Yoseba Peña (Sodupe, 1977) bizkaitarrak Hodeien adorea bere lehenengo nobelea argitaratu barri dau Susa etxeagaz. Heriotzea eta zoriaren inguruan, Donostiaren alderik ilunena jaso dau. Hiru anai dira protagonista nagusiak, zorigatxa besterik ezagutzen ez daben hiru anaia.

Hodei, Txefe eta Jon dira anaiok. Donostiako auzo bateko familia etorkin batekoak dira. Mutil bakotxa halan edo holan integrau da: Txefe ezker abertzaleko kidea da, eta Jon be bazan, baina emakume aberats bategaz ezkondu danetik asko aldatu da.

Jonek kalean gizon bat zelan jipoitzen dabe ikusten dau, eta dudan dago erasotzaileetako bat anaia dan ala ez. Ostean, jakingo dau anaia zala, eta joten ebilzan droga saltzailea hil egin dabela. Hilda dagoan droga-saltzaile hori da nobelako narraitzailea. Droga-saltzaileak Joni kontauko deutso zergaitik dagon hilda, baina tartean makina bat guzur esango deutsoz. Amaieran, Hodeik bere bersinoa emongo deutso irakurleari. Hodei autistea da, baina bere mundutik urten beharra eukiko dau.

Egileak aurkezpenean autortu ebanez, Juan Rulforen Pedro Páramo, Carlos Fuentesen lanak eta Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelea gogoan izan ditu liburua idazterakoan. Bestelako insprirazino-iturriak be izan ditu, tartean, Irvine Welshen Trainspotting liburua eta Fermin Muguruzaren hainbat kanta.

Hodeien adorea prentsaurekoan aurkeztu ostean, maiatzaren 23an, jentaurrean egingo dau, Zarautzeko Garoa liburu-dendan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu