Bilboko Erriberako merkatuak online saltzeko plataformea jarri dau abian

Bizkaie! 2012-05-18 14:29

Erriberako Merkatuak produktuak online saltzeko plataformea jarri dau martxan Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoagaz: www.mercadodelaribera.net. Merkatarien alkarteko 16 dendak 274 produktu eskaintzen ditue plataforma barrian

Erriberako Merkatuak produktuak online saltzeko plataformea jarri dau martxan Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoagaz: www.mercadodelaribera.net. Merkatarien alkarteko 16 dendak 274 produktu eskaintzen ditue plataforma barrian, besteak beste, arrainak eta itsaskiak, okelea, urdaitegikoak, frutak eta barazkiak, txanpiñoiak, ozpinetan onduak eta kontserbak, hegaztiak eta arrautzak.

Webgunearen konfigurazinoa bat dator merkatuaren beraren konfigurazinoagaz, hau da, saltokien arabera dago antolatuta, saltokiak era berean Erriberako jarduera jakin batean sailkatuta dagozala. Merkatarien alkarteko kideak diran saltoki guztientzat dago zabalik, gura izan ezkero, etorkizunean ekimenean sartzeko.

Erosketea egunean prozesatzen da. Eskariak goizeko 11:30 baino lehen egin behar dira, bestela, ordu horretatik aurrera egindakoak hurrengo egunean prozesauko dira. Behin paketea eskatutako produktu guztiakaz preparauta, hozkailua dauen ibilgailu batean garraiatzen dira eskarian azaldutako helbidera. Entregak Bilbon (astelehenetik barikura) eta Basaurin (eguaztenetan) izango dira. Zerbitzu hau laster eskualdeko beste udalerri batzuetara zabaltzeko asmoa dago. Bialketa gastuak 5,50 euro dira.

Bezeroek online pagau leikie, banku bidezko transferentziaren bidez, 3D Secure segurtasun-sistemea dauen kreditu-txartelaz, edo paketea jasokeran.

Bezeroentzako arreta-zerbitzurako telefono bat egongo da. hau da, dudak argitzeko edo erosketea egiten laguntzeko. Telefonoa hauxe da: 946 023 791. Etorkizunean erosketak online egiteko aukerea Bilboko Udal Merkatuetan egoteko esperientzia eta funtzionaltasunak jasotea da ekimen honen hasierako helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu