Capsula taldearen lehen hiru diskoak barriro argitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak

Bizkaie! 2012-05-18 12:35   Musikea

Capsula taldeak kaleratu zituan lehenengo hiru diskoak barriro argitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsak zigiluak. Holan, maiatzaren 25ean barriro izango dira kalean Bilbon bizi dan hirukote argentinarraren Sublime (1999), Yudoka (2000) eta Capsula (2002) lanak.

Taldearen lehen kantak jaso dira berrargitalpenetan, gaztelaniaz eta ingelesez idatziak, baita argitaratu bako abestiak be, nahasketa eta masterizazino barriakaz. Kontuak kontu, hirukotearen hasierako pausuak ezagutzeko aukerea izango da, Gastelupeko Hotsak diskoetxeak jakinarazo dauenez.

Orduan, Pescado Rabioso eta Almendra moduko taldeen eragina izan eben, eta azken talde honen kanta baten bersinoa be (Color Humano) gehitu dabe bonus-track moduan Sublime diskoan. Diseinu eta irudimen erabarrituagaz, binilo eta CD euskarrietan kaleratuko ditu hiru diskoak Gaztelupeko Hotsak zigiluak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu