XXIII. Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 28tik bagilaren 5era

Bizkaie! 2011-05-23 13:08   Musikea

Abesteko erabilten zan erlijino-esparruagaz ondo egokituko zan musika mota bat eskaintzea zan helburua; izan be, ez dugu ahaztu behar XV. mendeko eraikin bat dala, eta beraz, XVIII. mende aurreko abestiak bakarrik abesten dira, bai erlijino-musikea eta bai musika profanoa be.

Getxoko Eskulangintza azokeak ehun artisautik gora batuko ditu astegoienean

Bizkaie! 2011-05-23 12:50   Kulturea

Getxoko Eskulangintza Azokeak 112 artisau batuko ditu Areetako Geltokia Plazan maiatzaren 27an hasi eta hilaren 29ra bitartean. Aurten 28. edizinoa dau azokeak. Sarrerea dobakoa izango da.

Terrence Malick-en 'The tree of life' filmak irabazi dau Urrezko Palmondoa Cannesen

Bizkaie! 2011-05-23 12:14   Barriak

Cannesko Zine Festibaleko 64. edizinoko Urrezko Palma Terrence Malick-en The tree of life pelikuleak irabazi dau. Aktore onenen sariak Kirsten Dunst-ek (Melancholia) eta Jean Dujardin-ek (The Artist) jaso ditue.

Bost euskal filmek Europako Batasuneko Media programearen babesa jaso dabe

Bizkaie! 2011-05-23 10:57   Barriak

Bost euskal produkzino-etxek euren filmak egiteko bultzadea jaso dabe Europako Batasuneko Media programeari esker. Egitasmo horri esker, Mikel Ruedak, Arkaitz Basterrak edo Raul de la Fuentek euren proiektu barriak martxan ipinteko diru-laguntzinoa jaso dabe, Iberrota Filmsen Brava eta Kinoskopiken Chaika lanekaz batera.

35 film labur lehiatuko dira Amurrioko Begibistan 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-05-20 15:46   Barriak

Aurtengo nobedade nagusia Arababistan saila izango da, izan be, maiatzaren 28an, lehiaketan sailkatu ez diran film labur arabarrak ikusteko aukerea egongo da bertan.

Emigrazino txinatarraren erradiografia (II)

Zigor Aldama 2011-05-20 15:39   Bidaide

Bizkaie!-k ikusi ahal izan dauenez, persona batzuk diru partida handiak lortzen ditue benetako agiriak iruzur eginez eskuratuz. Agiriok etorkin txinatarrentzako dira, egin ez dituen ikasketen ziurtagiriak, hain zuzen be. Holantxe funtzionetan dau herriaren erdiguneko eskola batek.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Hendaiako Nekatoenean egotaldia egiteko bekea antolatu dabe artista bizkaitarrentzat

Bizkaie! 2011-05-20 12:57   sariak-autortzak

CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra zentroak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Rekalde erakusketa aretoak Hendaiako Nekatoenea-Domaine L'Abbadie egoitzan hiru hilabeteko egotaldia egiteko bekea deitu dabe. Deialdia Bizkaian erroldatutako artista guztiei zuzenduta dago. Egotaldia 2011ko iraila, urria eta zemendian izango da.

Bizkaiko udalerrietako hizkuntza-politiken ganeko datuak aurkeztu ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2011-05-20 12:13   Euskerea berbagai

Euskal Herriko 116 udalerritako hizkuntza-politikak aztertu ostean, Kontseiluak Bizkaian neurtutako udalerrien irakurketa orokorra eta Bilboko Udalaren datuen barri emon eban prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskal Herriko Trikitixa Eguna bagilaren 4an ospatuko da Iurretan eta Durangon

Bizkaie! 2011-05-20 10:59   Musikea

Egunean zehar, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak, Bizkaiko Trikitixa Alkartearen laguntzinoagaz, Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omenduko dau

Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna ospatuko da maiatzaren 21ean Kanpezun

Bizkaie! 2011-05-20 10:45   Euskerea berbagai

Kanpezuko Mintzalagun taldeak, XVII. Mendea Kultur Alkarteak, Maeztuko Amezti Euskera Alkarteak eta Urbisuko Biharra Kultur Alkarteak Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna antolatu dabe maiatzaren 21erako.

Dana prest Ondarroan Boga! egiteko

Dabi Piedra Robledo 2011-05-19 14:44   Euskerea berbagai

Ondarroan ospatuko da aurtengo Ikastolen Ibilaldia, maiatzaren 29an, eta adin eta gustu guztietako jentea erakarriko dabelakoan dagoz antolatzaileak, Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dabenez: Era guztietako parte-hartzaileak asetuteko jarduerak eratu doguz, adierazo dau Jaione Peña 2011ko Ibilaldiko dinamizatzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juan Mari Lekuona zanaren liburutegia Oiartzungo herriarentzat izango da

Bizkaie! 2011-05-19 14:29   Euskerea berbagai

Daborduko, Oiartzungo Udala Juan Mari Lekuona zanaren liburutegiaren jaubea da, Udaleko Kultura sailak eta Lekuonaren familiaren arteko hitzarmenari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Juan Carlos Eguillor zana gomutatzeko omenaldi festa batera joateko deia egin dabe haren lagun eta senideek

Bizkaie! 2011-05-19 13:01   sariak-autortzak

Lagun eta senide talde batek Juan Carlos Eguillor marrazkigilea -pasa dan martiaren 21ean Madrilen hil zana- gomutatzeko ekitaldi herrikoi bat antolatu dau. Omenaldia maiatzaren 25ean izango da, festa giroan, 19:30ean hasita, AlhondigaBilbaon.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Leioako Bertsolari Gaztetxoen Eguna 2011

Bizkaie! 2011-05-19 12:52   Bertsolaritzea

Urtean zehar, bertsolaritzea ikasi daben ikasleak Kultur Leioa Aretoan batuko dira eta urtean ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dabe. Eskola parte-hartzaileak: Txomin Aresti, Altzaga, San Bartolomé, Artatza eta Lamiako izan dira. Hitzordua maiatzaren 25ean, eguaztenean, izango da, goizeko 10:00etan, Leioako Kultur aretoan.

Nafarroako IV. batBIRAlau kultur zirkuitua, Topagunearen eskutik

Bizkaie! 2011-05-19 11:54   jardunaldiak

Nafarroan kalidade handiko euskerazko kultur programazino koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau, aurten laugarrenez gauzatzen dana. Helburu nagusia Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamikea indartzea eta aberastea da, ikusleen bizi kalidadea hobetuz.

Eszenatokian ahotsa erabilteak dituan ondorioen ganeko tesia defendidu dau Ixiar Rozasek

Bizkaie! 2011-05-18 18:21   Kulturea

Ixiar Rozas idazle eta antzerkigileak eszenatokian ahotsa erabilteak jantzea haragoko dimensino batera daroala ondorioztatu dau EHUn defendidu barri dauen tesian. Ikerketea osotzeko hamabi koreografia esperimental aztertu ditu.

Xutik! talde lapurtarra bazterrak harrotzeko prest dator 'Mukaki zpirit' disko barriagaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-18 15:47   Musikea

Alaitasunaren eta pasibotasunaren kontrako diskoa aurkeztu dau Bilbon Xutik! taldeak. Kamalau kanta eta kolaborazino ugaridun lana da Mukaki zpirit (Baga-biga), lapurtarren lehenengo proiektua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Umpro etxearen babesagaz, Alex Txikonek kotxez ekingo deutso K2-rako espedizinoari

Bizkaie! 2011-05-18 15:41

K2-ra mendi-espedizinoaz gan, bi dira abenturearen helburuak: batetik, herri kirolak Europan eta Asian sustatzea eta, bestetik, Gernika eta Pakistan arteko bidea egiteko erabiliko daben ibilgailua Felix Iñurrategi Baltistan Fundazinoari emotea.

Ipar Koreako sei hamarkadako historia 200 karteletan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-18 15:41   Kulturea

Ipar Koreako azken sei hamarkadetako historia iruditan batu dabe Ipar Korea: historiaren zama erakusketan. Bilboko Alondigan aurkeztu barri daben erakusketan, 164 kartel eta 28 pintura dagoz ikusgai, eta ikus-entzunezko materiala bere bai. Bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)