Miguel de Unamunoren marrazkiak ikusgai, Bilboko Foru Liburutegian
2012-06-28 14:57 KultureaMiguel de Unamuno idazleak berak egindako marrazki eta ilustrazinoak ikusgai dagoz garagarrilaren 2tik irailaren 14ra arte Bilboko Foru Liburutegian. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitaraua bereziaren barruan dago erakusketea
Miguel de Unamuno idazleak berak egindako marrazki eta ilustrazinoak ikusgai dagoz garagarrilaren 2tik irailaren 14ra arte Bilboko Foru Liburutegian. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitaraua bereziaren barruan dago erakusketea.
Salamancako Uniberidadeak eratu dau erakusketea. Hiru komisario ditu, Ana Chaguaceda Toledano, Miguel Angel Jaramillo eta Alberto Martín Expósito. 50 irudi inguru batu ditue. Unamunok bizitza osoan izan eban loturea marrazkigintzeagaz, izan be haren artxibategian, 200 marrazkitik gora dagoz. Horrezaz gan, lagunen artean makinatxu bat ilustrazino banatu zituan, horretako asko erretratuak ziran eta argitaratu egin zituen, ganera. Dokumentu ezagunak izan arren, adituen ustez, akaso ez dira balorau jagoken neurrian.
Inguruan eukana marraztu eban idazle eta pentsalari bilbotarrak, bera eta bere familia agiri dira gehienetan. Autoerretratu, seme-alaben eta emaztearen erretratu ugari egin zituan. Hamaikatxu animali marraztu zituan, txakurrak, txarriak, zezenak eta abar. Inguruko arkitekturea eta gai erlijiosoak be sano gustukoak zituan. Jesukristoren aurpegia eta kurutzearen marrazkien sinbolismoa nabarmentzen ditue adituek.
2011ko abenduaren 31n izan zan Unamunoren heriotzearen 75. urteurrena. Bilboko Udalak atondutako kultur egitarauan makina bat jarduera dagoz: idazlearen bizitzeagaz loturea dauken uriko lekuetatik bisitaldi gidatuak, kontzertuak, irakurketak, zinema emanaldiak eta berbaldi.
Miguel de Unamunoren irudien erakusketea Bilboko Foru Liburutegian Areto Noblean izango da ikusgai, irailaren 14ra arte. Ordutegia ondokoa da: astelehentik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!