Bermeoko XII. Gorefest bildurrezko zinema jaialdiak itsasoa izango dau protagonista

Bizkaie! 2012-06-28 12:29   Barriak

Gorefest jaialdiaren 12. edizinoak itsasoagaz zerikusia dauken bildurrezko pelikulak izango ditu protagonista. Zinemearen alde iluna eta gorea gustuko dabenek hitzordua dauke garagarrilaren 13an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 20:30an.

Gorefest jaialdiaren 12. edizinoak itsasoagaz zerikusia dauken bildurrezko pelikulak izango ditu protagonista. Zinemearen alde iluna eta gorea gustuko dabenek hitzordua dauke garagarrilaren 13an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 20:30an. Sarrereak 3 euro balio ditu.

Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions alkarteak Bermeoko Udalaren Gazte Informazio Zerbitzuagaz (GIZ) antolatutako XII. Gorefest jaialdian. Aurreko edizinoetan lez, terrore, gore, suspense eta umoreagaz gozetako aukera parebakoa izango da Gorefest.

Filmeen proiekzinoaren ostean, 22:30ean, Iñigo Atxa zuzendari bermeotarrak Evéliez metraje erdiko DVDa aurkeztuko dau. Filmearen making-of dalakoa, proba faltsuak eta argazkiak erakutsiko ditue. Evéliez lana igazko zemendiaren 4an estreinau zan Nestor Basterretxea aretoan. Ondoren, Somewhere Beyond the Sea bildurrezko zinema maratoia hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu