'Kid's Guernica' bakearen aldeko nazinoarteko arte-proiektua inaugurauko dabe Gernikan

Bizkaie! 2012-06-27 12:59   Kulturea

Kids' Guernica nazinoarteko proiektua 1995ean sortu eben Toshifumi Abe (Japonia), Tadashi Yasuda (Japonia), Kaoru Mizuguchi (Japonia) eta Tom Andersonek (AEB), Hiroshimako bonbearen 50. urteurrena gogoratu guran. Munduko hainbat lekutako umeek sortutako margolan erraldoi askoren erakusketea da.

Kids' Guernica bakearen aldeko nazinoarteko arte-proiektuaren inaugurazinoa eta aurkezpena izango da eguen honetan, bagilaren 28an, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 11:00etatik aurrera.

Kids' Guernica nazinoarteko proiektua 1995ean sortu eben Toshifumi Abe (Japonia), Tadashi Yasuda (Japonia), Kaoru Mizuguchi (Japonia) eta Tom Andersonek (AEB), Hiroshimako bonbearen 50. urteurrena gogoratu guran. Munduko hainbat lekutako umeek sortutako margolan erraldoi askoren erakusketea da, hau da, Picassoren Guernica lanaren neurriko muralak (3,50 m. x 7,80 m.). Gernika-Lumoko kaleetan zehar erakusgai egongo dira lanak bagilaren 28tik urriaren 14ra.

Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena dala eta, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa zentroak eta Gernikako Kultur Etxeak Kids' Guernica nazinoarteko bakearen aldeko arte-proiektua antolatu dabe, Gernika-Lumoko Udalaren eta 2012 Fundazinoaren babesagaz.

Aurkezpenean izango dira Jose Mª Gorroño Gernika-Lumoko alkatea, Boris Tissot Kids Guernica International erakundeko kidea, Maria Oianguren Gernika Gogoratuz-ekoa, Ricardo Abaunza Gernikako Kultur Etxeko zuzendaria eta Iratxe Momoitio Gernikako Bakearen Museoaren ordezkaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu