Kxo!, euskerea ikasteko eskuko telefonoetarako aplikazinoa eskuragarri

Bizkaie! 2012-06-27 15:46   Euskerea berbagai

Kxo! euskerazko oinarrizko hiztegia ikasteko smartphoneetarako (Android eta iPhone plataformetarako) aplikazinoa aurkeztu dau gaur Elhuyar-ek. Gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntu hartuta, euskerea ikasi ahal izango dau erabiltzaileak.

Kxo! euskerazko oinarrizko hiztegia ikasteko smartphoneetarako (Android eta iPhone plataformetarako) aplikazinoa aurkeztu dau gaur Elhuyar-ek. Gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntu hartuta, euskerea ikasi ahal izango dau erabiltzaileak. Helburua da euskeraz ezer ez dakienari edo euskera apur bat dakienari ohiko egoeretan euskeraz komuniketako baliabideak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, berba egiteko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak proposatzen ditu.

Elhuyarrek Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu eban beste hainbat erakundegaz batera, eta, proiektu haretan ikertutakoaren ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko dauen eskuko telefonoetarako aplikazino bat sortu eben, baliozkoa izan dana, besteak beste, euskerea eskuko telefono bidez modu ludiko eta errazean ikasteko. Elhuyar arduratu da euskerea ikasteko aplikazioaren garapenaz, eta Kxo! da lan horren emoitzea.

Antzeko aplikazinoetan ohikoa danez, gaika antolatuta dago Kxo! aplikazinoa:

• Lehen pausuak: zenbakiak, egutegia, alfabetoa...
• Agurrak
• Pertsonen arteko hartu-emonak: aurkezpenak, herrialdeak, lanbideak, familia...
• Denpora eta orduak: asteko egunak, hileak, urtaroak, eguraldia...
• Helbideak eta tokiak: dendak, garraioa, zerbitzu publikoak, zelan heldu toki jakin batera...
• Janariak eta edariak: freskagarriak, jatorduak, postreak, ordainketea zelan egin...
• Erosketak: erropea, oinetakoak, fruta, kopuruak...

Kontuak kontu, entzun eta berba egiteko ariketak ditu eta 1.500 audio baino gehiago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu