Hamarreko bertsoak (I)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-06-29 11:03   Bertsolaritzea

Badakizue Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari finalean egon nintzala eta grabagailurik ez, baina Arkaitz Estiballesi eraginarazo eta gero lortu neban bertsoak puntuau ahala, saioa bere esku-telefonoagaz grabetea. Arkaitzi berari eta nilango pesteari eskerrak, hementxe daukazuez orduko finaleko makina bat bertso elegante.

Nire artikuluetan inoz aitatu deutsuet berandu barik ipiniko neutsuezala ez dakit ze bertso eta aparaju. Zuotako baten bat bertso horrei itxaroten egongo da oraindino igual -akorduan daukadaz, ez pentsau-, baina hile honetako berbetan agindu neutsuena bete egin behar dot; horixe bai, gero!

Badakizue Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari finalean egon nintzala eta grabagailurik ez, baina Arkaitz Estiballesi eraginarazo eta gero lortu neban bertsoak puntuau ahala, saioa bere esku-telefonoagaz grabetea. Arkaitzi berari eta nilango pesteari eskerrak, hementxe daukazuez orduko finaleko makina bat bertso elegante:

Bakarreko gaia: Lehenago danerako kontetan eben zugaz lagunek. Azkenaldian ez deutsue ezetako be deitzen.

Iker Larizgoitia

Lehen nik zuekaz egiten neban
eskatzen zenduten dena,
ta orain atzetik, erleen antzera,
sartu dostezue eztena.
Orain ta beti izango naiz ni
izkinan geratzen dena.
Ez naiz behingoan, ez itzuliko,
eskatu arte barkamena,
ze itxaropena da mundu honetan
dagon zigorrik latzena.


Txaber Altube

Sei urterekin hasi ginen gu
kalean guztiok batzen.
Ordutik hona bizitza joan da
aldatzen eta aldatzen:
orain bakarrik egotea da,
lehen zuen konpainia zen.
Baina malkoez ez naz joango
ni itsasoa osatzen,
zueri esker ikasi dot ta
nire buruaz gozatzen.


Gaia: Iker, Londresera joan gura izan dozu betidanik. Itxaso, hegazkinean sartu orduko, konturatu zara Iker larri parau dala. Bajatu gura dauela dino.

Itxaso Juaristi

Dinozu nahi dozula
egitea ihes
ta abioian montatuta
helburua Londres.
Montatuta gaude ta
dana dau aldrebes:
ni joango naz eta
zu bajatu zaitez


Iker Larizgoitia

Etxean utzi doguz
zikin ta zarama,
eta lanak dakartzan
presio ta zama.
Ni hemendik banoa
bilatzeko ama,
ze atzeko musulmanak
motxila darama.


Itxaso Juaristi

Musulamanarena zuk
ez eizu aipatu,
ze jada gai horrekin
ni nauzu nekatu.
Gauza bat esango’tsut
hementxe barkatu:
nik babestuko zaitut
ta ez zaitez kezkatu.


Iker Larizgoitia

Nekatuta zaude ta
arrazoi dekozu:
motxilan eroan ahal deu
igual armosu.
Orain bai, itxaron ba,
konbentzitu nozu,
baina zuk ezer gutxi
konponduko dozu.


Bakarreko gaia: Amagaz bakarrik bizi izan zara. Gaur ezagutuko dozu zure aita.

Txaber Ormazabal

Gauero kantatzen zidan
lokartu aurreko nana.
Niretzat mundu osoa
luzaroz izan da ama,
eta egunero egin du
berak bi pertsonen lana.
Zein handia izaten den
bakardadearen zama!
Aitak esan dit damu naiz:
hau ez da gaur behar zana.
Nahiz eta ni joango naizen
irribarrez beregana,
ezin izango dit eman
gaur arte kendu didana.


Nerea Ibarzabal

Bizitza gozo joan zait beti
amaren aldamenean,
beti alboan euki dot eta
behar izan dan unean.
Eta beteta sentiarazi nau
gure etxeko hutsunean.
Eskubiderik ez beza eskatu
bere “aita” izenean,
zeren guztiak galdu ebazan
itxi gintun egunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu