'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalaren arduradunek uko egin deutsie Donostiako Udalaren laguntzinoari
2012-06-29 10:54 BarriakZinez produkzino-etxeak uko egin deutso Donostiako Udalak bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari emondako 9.000 euroko diru-laguntzinoari, Koldo Mitxelena kulturunean emondako prentsaurrekoan filmaren arduradunek jakinarazo dabenez.
Zinez produkzino-etxeak uko egin deutso Donostiako Udalak bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari emondako 9.000 euroko diru-laguntzinoari, Koldo Mitxelena kulturunean emondako prentsaurrekoan filmaren arduradunek jakinarazo dabenez.
Polemika handia sortu da egunotan, izan be Espainiako Barne Ministroak laguntasun hori emotearren Bildu legez kanpo ixteko mehatxua egin eban. Luix Barinagarrementeria abogaduak eta Haizea Belza filmeko produkzino-laguntzaileak emon dabe prentsaurrekoa.
Donostiako Udalaren laguntzinoa ez eze, beste edozein laguntza publikori ezetz esatea erabagi dabe Zinez alkarteko buruek. Laguntasun barik geratu diranez, lana amaitzeko babes ekonomikoa behar dabe. Kulturzaleen babes ekonomikoa behar dogu, zeinahi dala euren ideologia politikoa, artisten sormen-askatasuna, argi emoile izan daiten orain eta beti, adierazo dau Haizea Belzak.
Gizarteari alkartasuna eta dirua eskatu gura deutsez dokumentala gauzatzeko. Filmaz gan, adierazpen askatasuna be arriskuan dagoala nabarmendu dabe. Gure ustez, sortu dan polemikea oso injustua da. Hiru aste emon doguz EAJ, PSE-PSOE eta PPko udal ordezkarien atzetik, eurekaz batu eta gure egitasmoa aurkezteko. Alperrik izan da, ez gaitue hartu be egin.
Espainiako Gobernak sortzaileen sormen-askatasuna ezin dauela murriztu erixten deutso Belzak. Julio Medemen La pelota vasca dokumentalagaz jazotakoa ekarri dau gogora prentsaurrekoan. Ez da justua, ez da zuzena, eta ez dago eskubiderik gizartea modu honetan tenkatzeko film sinple batengaitik. Akaso filma entregau behar al deutsagu ministroari aldez aurretik esan daian atsegin dauena eta ez dauena diru-laguntza eskuratzeko? Ez dogu atsegin inork gu erabiltea beste nonor esetsi edo kontra egiteko. Ez deutsagu aukerarik emongo gobernuari gizartean ezinegona eta tensinoa eragiteko gu atxaki hartuta. Zinemagileak besterik ez gara eta horretan gabilz, azaldu dau Belzak.
Barrura begiratzeko leihoak dokumentalean gizartean kezka eragiten dauen gaia jorratu nahi izan dogu, ikuspegi propio batetik, azaldu dabe. Ez dogu kontuan hartu ez kontakizun heroikoa ezta satanikoa be, ganeratu dabe.
Edozein personak edo taldek egin leike ekarpen ekonomikoa, jakingarri guztiak, hemen: www.zinez.net
Dokumentalaren trailera ikusteko, sakatu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!