Euskal kulturgintzea eta komunikabideak aztergai, Askarako mahai-inguru zikloan
2012-06-29 14:11 jardunaldiakAskarako mahai-inguruko zikloaren bigarren hitzordua garagarrilaren 2an egingo dabe, Ahotsenea Sortzailean I. Topaketen barruan. Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? itaunari erantzuten ahaleginduko dira.
Askarako mahai-inguruko zikloaren bigarren hitzordua garagarrilaren 2an egingo dabe, Ahotsenea Sortzailean I. Topaketen barruan. Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? itaunari erantzuten ahaleginduko dira.
Durangoko Azokearen eskutik jaio, eta Larrabetzuko Literaturiaren babesean abiatu zan Askarako zikloa. Askarako ekimena euskal kulturgintzearen ganeko hausnarketa gune bat da, arduradunek azaltzen dabenez. Hutsunea igarri eben gogoetaren arloan, eta hori beteteko asmoz sortu eben. Proiektu bizia izanik, interesa dauen guztiek egitasmoa indartzen laguntzeko ateak zabalik ditu, ekarpen guztiak ondoetorria dira, adierazo dabe.
Askarako ekimenaren helburu nagusia gure kulturgintzearen gaur eguneko errealidadearen argazkia osotzen joatea da.
Inguma Martinez ETBko albistegietako kultura arduraduna, Irati Jimenez idazle eta kazetaria eta Koldo Almandoz zinemagile eta kazetariak jardungo dabe hizlari mahai-inguruan, eta Alberto Barandiaran kazetariaren gidaritzapean, Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? galdereari erantzuteko ahalegina egingo dabe.
Mahai ingurua Azpeitiko Zaharren egoitzan izango dam, garagarrilaren 2an,19:30tan eta zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukerea egongo da www.durangokoazoka.com web gunean eta twitter bidez #askarako etiketegaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!