300 ume eta gazte batuko dira aurtengo Bertso Udalekuetan
2012-07-02 11:18 BertsolaritzeaMartxan dira daborduko Bertsozale alkarteak antolatutako Bertso Udalekuak. Aurten, 300 ume eta gaztetxuk hartuko dabe parte Barria, Bidarrain, Arrazola, Irañeta, Orio eta Zuhatzako udalekuetan.
Martxan dira daborduko Bertsozale alkarteak antolatutako Bertso Udalekuak. Aurten, 300 ume eta gaztetxuk hartuko dabe parte, zazpi txandatan banatuta. Lehenengo taldea Barriako udalekuan dago, hilaren 1etik. Bertso Udalekuek 15 urte beteko dituen edizino honetan.
Adinari jagokonez hiru talde izango dira, 9-11 urte bitartekoak, 12-14 artekoak eta 15-18 urtean. Danetara, zazpi txanda antolatu ditu Bersozale alkarteak garagarrila eta abuztuan: Barrian, garagarrilaren 1etik 7ra (9-11 urtekoak); Bidarrain, garagarrilak 8tik 16ra (15-18 urte); Irañetan, garagarrilak 15etik 21era (12-14 urtekoak); Orion, garagarrilak 8tik 14ra (12-14 urte) eta garagarrilak 17tik 23ra (9-11 urte); Arrazolan, garagarrilak 22tik 28ra (9-11 urte); eta, Zuhatzan, abuztuaren 27tik 31ra (9-11 urte).
Guztira, 300 ume eta gazte eta 50 begirale izango dira udalekuetan. Ganera, udalekuetara hainbat bertsolari joaten da bertsotan egitera, aurten ondokoak izango dira: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Onintza Enbeita, Xabi Paya, Sustrai Colina, Fredi Paia, Sebastian Lizaso, Julio Soto, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Estiballes. Izan be, bertsolariekaz zuzeneko harremona dabe udalekuetan. Txanda bakotxean bertso afaria egiten da. Gaztetxuek aukerea dauke euren erreferente diranekaz jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jardutek, adierazo dau Bertsozale alkarteak. Kantugintzea be landuko dabe Oskar Estangagaz. Txanda bakotxean kantak sortzen ditue, eta danen artean udalekuetako diskoa osotzen dabe.
Bertso Udalekuen 15. edizinoak barritasun bat izan dau, antolatzaileek jakinarazo dabenez: lehenengo aldiz, izena emoterakoan, lehentasuna izan dabe bertso-eskoletan dabilzan ume eta gazteek. Izena emon daben gehienak, %75 bertso-eskoletakoak umea dira, hain zuzen be. Izan be, bertso-udalekuen helburu nagusia da bertso-eskolan dagozan umeek udan be euren zaletasuna sustatzea, motibazino horregaz bertso-eskolan segitzeko, azaldu dabe. Eskoletara ez doazen umeei jagokienez, udalekuetan zaletzea da Bertsozaleren asmoa. Euskerearen lurralde osora zabaltzen da deialdia, Ipar Euskal Herriko, Nafarroako eta EAEkoumeek parte hartzen dabe. Euskalki aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat, nabarmendu dabe Bertsozale alkarteko arduradunak.
Lehenengo bertso-udalekua 1998an antolatu eban Bertsozalek, Hazparnen. Euskal Herri osoko 20 ume batu ziran, Iparraldeko Bertsularien Lagunak alkarteak eta Udal Leku alkarteak atondutako udalekuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!