Euskal Kazetarien Kolegioa sortzeko legea onartu dau Eusko Legebiltzarrak

Bizkaie! 2012-06-29 12:42

Eusko Legebiltzarrak onartu barri dau Euskal Kazetarien Kolegioa sortzeko legea. PSE-EE, PP, Ezker Anitza/IU eta UPyD alderdi politikoen arau proposamenak bultzatu dau ekimena.

Eusko Legebiltzarrak onartu barri dau Euskal Kazetarien Kolegioa sortzeko legea. PSE-EE, PP, Ezker Anitza/IU eta UPyD alderdi politikoen arau proposamenak bultzatu dau ekimena. Aitatu alderdion botoekaz egin dau aurrera legeak; EAJ, Aralar eta EA alderdiek kontrakoa botoa emon dabe.

Euskal Kazetarien Alkarteak eskatuta proponidu eben alderdiek kazetarien alkargoaren ganeko eztabaidea Legebiltzarrean. Zuzenbide publikoko alkartea izango da, izaera juridiko propioduna eta bere helburua beteteko gaitasun osokoa. Alkargoko kideek Informazino Zientzietan, Kazetaritza edo Ikus-Entzunezko Komunikazinoa unibersidade-titulua edo baliokidea izan beharko dabe.

Euskal Kazetarien Alkarteak (EKE) poztasunez hartu dau barria. EKE ekintzaren bultzatzailea izan da. Legegintzaldi hasieran alderdi guztiekaz batu ginan, adierazo dau alkarteak ohar bidez. Kazetarien kolegioak kazetaritzearen aldeko ezinbesteko tresnak dira, eta horren adibide dira Espainian eratutako lehen biak, Kataluniakoa eta Galiziakoa. Kolegioen eginkizunen artean deontologia kodeak sortzea, praktika on eta txarren jarraipena egitea eta beste erakundeekaz batera, behar dan lez informetako lan egitea dagoz, ganeratzen dabe testuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu