Gazteaukera atariak diseinu barria dauka

Bizkaie! 2012-06-28 11:22

Gazteaukera atariak diseinu barria eta eskuragarriagoa estreinau barri dau, orain edukiak ordenatuago dagoz eta gizarte-sareek garrantzia handiagoa dauke. Gazte Informazinoa eta Gazte Txartela atariek igaz izandako harrera ona dala-eta ekin deutso ataria barrizteteari Gazteria Zuzendaritzeak.

Gazteaukera atariak diseinu barria eta eskuragarriagoa estreinau barri dau, orain edukiak ordenatuago dagoz eta gizarte-sareek garrantzia handiagoa dauke. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak bultzatzen dau Gazteaukera.

Gazte Informazinoa eta Gazte Txartela atariek igaz izandako harrera ona dala-eta ekin deutso ataria barrizteteari Gazteria Zuzendaritzeak. Atari barriztuak erronka barriei egingo deutse aurre, partaidetzea sustatu eta gazteekaz komunikazino zuzenagoa bultzatu gura dau.Web 2.0 izaerearen alde egingo dau. Gazteaukeraren barruan bloga, Facebook webgunea, Twitter, Tuenti, Flickr eta Delicious kontuak eta Youtube katea dagoz.

Diseinu barriari esker, bideoak, argazkiak eta gizarte-sareak ikusgarriagoak izango dira. Ganera, arlo guztietako informazinoa eguneratu eta barridatzi egin dabe, hainbat sailen laguntzinoagaz: Osasun eta Kontsumo Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila; Kultura Saila, Industria, Barrikuntzea, Merkataritzea eta Turismo Saila; Lan eta Gizarte Gaietarako Saila; Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saila; eta, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Gazteaukera ataria Gazte Plana 2002-2005 ekimenaren barruan sortu zan, gazteen preminei egokitutako informazino baliagarria modu zuzenagoan eskaintzeko asmoz. Igazko bagiletik aurtengo bagilera, 580.380 bisita izan ditu atariak. Bisiten kopuruak nabarmen egin dau gora Facebook, Twitter eta Tuenti gizarte-sare edo boletin digitalen bidez.

Bisiten jatorriari jagokonez, Bilbo, Donostia eta Gasteiz ira lehenengoak, eta ostean, Getxo, Eibar, Azkoitia edo Urnieta. EAEtik kanpoko bisitak Bartzelona, Madril, Valentzia eta Zaragozatik ailegau dira, batez be. Gero eta erabiltzaile gehiago konektetan da atarira eskuekoen bitartez, %6, azken urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu