Euskal antzerkiaren gaur egungo egoerea jorratuko dabe EHUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-06-29 15:13   jardunaldiak

EHUko BizBAK udako ikastaroek euskal antzerkiak azkenengo 25 urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe garagarrilaren 2tik 4ra bitartean, Euskal antzertia gaur izeneko mintegian.

EHUko BizBAK udako ikastaroek euskal antzerkiak azkenengo 25 urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe garagarrilaren 2tik 4ra bitartean, Euskal antzertia gaur izeneko mintegian. Jon Kortazar EHUko irakaslearen zuzendaritzapean, besteak beste, Ander Lipus, Patxo Telleria eta Iratxe MarTin antzergileek euskal antzerkiaren ganean jardungo dabe Bilbon.

Euskal antzerkiak eta literatura dramatikoak Euskal Autonomia Estatutua onartu zanetik gaur egunera arte izandako bilakaera jorratuko dabe. Estatutua abiatzeagaz batera, euskal literaturak bizi izan zuen loraldiak literatura dramatikoan izandako eragina aztertuko dabe. Horrezaz aparte, antzezlanak euskeraz idazteko eta dramatizetako moduak izango ditue berbagai, izan be, zeregin horrek bilakaera nabarmena izan dau 1978tik gaur egunera arte.

Antzerkiaren edizino eta ikerketeaz be jardungo dabe. Amaitzeko, Galiziako Arte Dramatikoko Goi Eskolako kide Inmaculada López Silvak galegozko antzerkiaren barri emongo dau.

Euskal antzertia gaur mintegiak aktoreak, idazleak eta ikertzaileak batuko ditu: Ander Lipus, Patxo Telleria, Karlos del Olmo, Iratxe Retolaza, Jaime Valverde, Iratxe Martin, Iñaki Aldekoa eta Jon Kortazar.


Ikastaroaren egitarau osoa:

Garagarrilak 2, astelehena

9:15 Euskal antzertia gaur, Karlos del Olmo (EIZIE)
10:45 Euskal antzertia eta modernidadea, Iñaki Aldekoa (EHU)
12:15 Ni eta nire teloiak, Patxo Telleria


Garagarrilak 3, martitzena

9:15 Idazketa luzatuz: Ixiar Rozasen antzerti postmodernoa, Iratxe Martín (EHU)
10:45 Antzerti antropologikoa garaiko euskal antzerkigintzan, Jaime Valverde (EHU)
12:15 Antzertiaren labirintoan, Ander Lipus


Garagarrilak 4, eguaztena

09:15 Aizpea Goenagaren antzertia, Jon Kortazar (EHU)
10:45 Antton Luku: herri antzertitik abangoardiara, Iratxe Retolaza (EHU)
12:15 Panorama del teatro gallego actual, Inmaculada López Silva (Galiziako Arte Dramatikoko Goi Eskolea)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu