'Zentzua eta Iraunkortasuna' ekimen artistikoa martxan da Urdaibain
2012-06-29 16:34 Kulturea2012 Euskadi Fundazinoak Zentzua eta Iraunkortasuna proiektuaren kokalekuak aurkeztu ditue gaur Bilbon. Mundu guztiko hamar artista garaikide ospetsuk esku-hartze artistikoak egingo ditue Urdaibain, berbarako, Lagako hondartzan, Gernikako Astra fabrikan eta Gautegiz-Arteagako Andrabideko harrobian.
2012 Euskadi Fundazinoak Zentzua eta Iraunkortasuna proiektuaren kokalekuak aurkeztu ditue gaur Bilbon. Mundu guztiko hamar artista garaikide ospetsuk esku-hartze artistikoak egingo ditue Urdaibain, berbarako, Lagako hondartzan, Gernikako Astra fabrikan eta Gautegiz-Arteagako Andrabideko harrobian.
Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuorde Antonio Rivera, 2012 Fundazinoko kudeatzaile Pello Gutierrez eta Zentzua eta Iraunkortasuna erakusketako komisario Alberto Sánchez Balmisa izan dira.
Zentzua eta Iraunkortasuna erakusketa artistikoa osotzen daben arte garaikideko instalazinoek Urdaibaiko hainbat udalerritako kokaleku naturalak nahiz uri barrukoak izango ditue eszenatoki. Artista bakotxak proponidutako kokapen zehatzak honexek dira: Gunilla Klingberg, Lagako hondartza (Ibarrangelua); Haegue Yang, Andrabideko harrobia (Gautegiz-Arteaga); Oscar Tuazon, Atxarreko San Pedroko baselizarako igoerea Garteizko eta Akordako auzoetatik (Ibarrangelua); Liam Gillick, Astra fabrikea (Gernika-Lumo); Pieter Vermeersch, Industrialdea (Gernika-Lumo); Renata Lucas, Santa Klara kalea (Gernika-Lumo); Lara Almarcegui, kare labe zaharrak (Foruako Atxondoa auzoa); Carlos Irijalba, Paresiko Errepublikako eskola zaharrak (Busturia); Rafael Lozano-Hemmer, Madariaga dorrea (Busturia); eta, Maider López, Oka ibaiaren ezkerraldeko hainbat kokaleku.
Antonio Rivera sailburuordeak adierazo dauenez, 'Zentzua eta Iraunkortasuna' ekimen artistikoa kulturearen eta sormen artistikoaren munduari proponioduten deutse indarkeriari, bere jatorriei eta ondorioei buruzko begirada kritikoa eta argigarria izatea, etorkizun barriak irudikatzeko eta, holan, bizikidetzea eta gizartearen aurrerapena bideratzen laguntzeko arteek daben gaitasuna aldarrikatu.
Erakusketako komisario Alberto Sánchez Balmisareb arabera, artearen, naturaren, pentsamenduaren, lurraldearen eta herritarren arteko batasun lez ikusten dogu ekimena, eta produkzino estetiko kritiko batzuk proponidu nahi dira.
Zentzua eta Iraunkortasuna proiektuko esku-hartze artistiko zabalik egongo dira garagarrilaren 21etik irailaren 23ra bitartean. Lanak ikusgai ipiniko dituen artistak munduko hainbat lekutatik etorri dira Udadaibaira, Suedia, AEB, Mexiko, Espainia, Belgika eta Hego Koreatik, besteak beste. Euskal Herriko artista bi dagoz tartean, Maider López eta Carlos Irijalba.
Artistek eskualdeko persona ezagunekaz eta biztanleekaz bisitak, ibilbideak eta alkarrizketak egin ditue, Urdaibairen ingurune fisikoari eta sozialari buruzko informazinoa batzeko asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!