Mikrofilm Short Festival film labur jaialdiaren lehenengo edizinoa egingo dabe Plentzian

Bizkaie! 2012-06-27 17:58   Barriak

Mikrofilm Short Festival nazinoarteko metraje laburreko filmen lehiaketea ipini dabe martxan Plentzian. Garagarrilaren 6an eta 7an izango da lehenengo edizinoa. Zinema baltza izango da protagonistea.

Mikrofilm Short Festival nazinoarteko metraje laburreko filmen lehiaketea ipini dabe martxan Plentzian. Garagarrilaren 6an eta 7an izango da lehenengo edizinoa. Zinema baltza izango da protagonistea. Antolatzaileen asmoa munduko 'noir' film labur produkzino onenak erakustea da. Emonaldi guztiak Eleizako Plazan egingo ditue.

Ondoko lanek hartuko dabe parte lehiaketan: garagarrilaren 6an, Alto sauce, Fernando Pomares; El hombre insensible, Julio Mora eta Jorge Gonzalez; Something left, something taken, Max Porter eta Ru Kuwuahata; La casa del lago, Galder Gaztelu-Urrutia; El pendiente, Emilio G.; La mirada perdida, Damian Dionisio; Fisio, Vicente Seva; La huida, Victor Carrey; garagarrilaren 7an, Destierro de media noche, Pável Quevedo; Inquietante, David Fernandez; She´s lost control, Haritz Zubillaga; Dirty friday, Adrián Miguel eta Tenesor Cruz; The ark, Grzegorz Jonkajtys; 5 millones, Cictor Diaz; Nowhere Elsewhere, Annick Blanc.

Parte-hartzaileen artean Euskal Herriko eta kanpoko zinemagileak dagoz, besteak beste, Espania, Polonia, Kanada, Argentina eta Ekuadorrekoak. Sari bi banatuko ditu Mikrofilm Short Festivalek: 2.000 euro, film labur onenari, eta 1.000 euro, ikusleen saria irabazten dauenari.

Film laburren emonaldiez aparte, berbaldiak izango dira. Txema Muñoz Kimuak katalogoko kidea, Pedro Rivero zuzendaria eta Bingen Mendizabal konpositorea izango dira hizlariak. Kontzertuak be egongo dira; barikuan, Joseba Irazokik joko dau, 00:40ean, eta, zapatuan, Barents & Sonic Trash taldeak, 1:00etan. Sari-emotea zapatuan egingo dabe, 00:30ean.

Jaialdiaren ganeko informazino guztia, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu