Athletic futbol taldeak jaso dau EHGAMen Urrezko Hirukia

Bizkaie! 2012-06-28 15:54

Gaur, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAM taldeak urtero lez, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Urrezko Hirukia Atheltic futbol taldeak jaso dau, eta Trapuzko Espartina, Jose Ignacio Wert Espainako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak.

Gaur, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAM taldeak urtero lez, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Urrezko Hirukia Atheltic futbol taldeak jaso dau, eta Trapuzko Espartina, Jose Ignacio Wert Espainako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak. Sari-emote ekitaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da, 22:00etatik aurrera.

Homofobiaren kontrako kanpainea dala eta emon deutse saria Athletic talderi. Maiatzaren 17an, Homofobiaren aurkako Nazinoarteko Eguneko kanpainan parte hartu eban taldeak. Izaskun Larrieta Athleticeko diruzainak jaso dau oroigarria.

Trapuzko Espartina Espainiako Wert ministroarentzako izan da, 'Hiritartasunerako Hezkuntza' irakasgaitik sexualitateagaz zerikusia daukan guztia kentzeagaitik. Homofobia gaitzesten eban atala eta askatasun afektibo eta sexualei buruzko aitamen oro kenduarazo ditu Wert ministroak.

Urrezko Hirukia askapen sexualaren alde zeozelan lagundu daben persona, alkarte edo erakundeak saritzen ditu; ostera, Trapuzko Espartinak, gay-lesbianen eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituenak agirian itxi gura ditu.

Orain arteko Urrezko Hiruki izan dira, besteak beste, Txalaparta argitaletxea, Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo, Gayles taldeko boluntarioak, Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa (EA), Elixabete Piñol (EAJ) eta Gemma Zabaleta (PSE-EE), Aitor Arana eta Francisco Letamendia Ortzi. Barriz, Trapuzko Espartin izan dira Nafarroako Unibersidadea, Pilar Urbano, Jesús Cardenal, Eusko Legebiltzarra, Chenoa, Hegoaldeko gotzainak, Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak eta Aquilino Polaino.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu