Elorrio hurre-hurretik ezagutzeko bisita gidatuak egingo ditue garagarrilean

Bizkaie! 2012-06-29 15:48

Zure bidean, Elorrioizeneko bisita gidatuak atondu ditu Elorrioko Udalak garagarrileko asteburuetarako. Lehenengo aldiz prestau ditue bisitaldiak. Lehenengo bisitea bagilaren 30ean izango da, eta azkenengoa garagarrilaren 29an.

Zure bidean, Elorrioizeneko bisita gidatuak atondu ditu Elorrioko Udalak garagarrileko asteburuetarako. Lehenengo aldiz prestau ditue bisitaldiak, garagarrileko eskaintza kulturala osotzeko asmoz, arduradunek adierazo dabenez.

Bisita gidatuak 3 euro balio dabe eta derrigorra da erreserbea egitea. Lehenengo bisitea bagilaren 30ean izango da, eta azkenengoa garagarrilaren 29an.

Programearen helburua bertokoei zein Elorriora datozan bisitari eta turistei herriaren historia barru-barrutik ezagutzeko aukera emotea da, txoko eta bazter ederrak bisitau eta paisaia naturala gozauz, nabarmendu dabe ekimenaren antolatzaileek. Lau bisita gidatu izango dira aukeran: Zenita berdea, Kaletarra, Basilikearen sekretuak eta Berri-Otxoa, bere bizitza, bere lekuak.

Zenita berdea ibilbideak Elorrioko Zenita auzoa ezagutuko dabe bisitariek. Antxinako Baños viejos bainuetxean hasi eta errekan gora abiatuko dira. Uratsa iturburua, martxan dagoan Zenitakolea errotea, Zenita Aldekoa baserriko garai, liho pozuak eta Argiñetako nekropolia ikusiko ditue, besteak beste.

Auzoetako baserritarrak ibarrera jatsi, eta holan sortu zan Elorrioko uribildua. Mende eta erdian, harresiak gainditu, eta pauso bakotxeko jauregi bat, basilikea, dorrea, bidegurutze edo iturri bat eregi zira. Urigune monumental honen sorrerea eta eraikuntzen eta bizilagunen aldaerak azalduko ditue Kaletarra"izeneko bisitaldian.

Basilikearen sekratuak bisitan Sortzez Garbiaren Basilikea barrutik zein kanpotik ikusiko dabe. Eta hainbat kontu ikasiko ditue eleiza eder honen ganean: Zein izen daude kanpaiek? Zer dago Berrio-Otxoa aldarearen atzean? Badakizu artxiboan zer gordetzen dan? Zer dago bobeden ganean?

Garagarrilaren 4an ospatzen dan Berrio-Otxoa egunari aurrea hartuta, bere biografiako herriko eszenatokiak zein Elorrioko bere txokoak bisitauko ditue Berri-Otxoa, bere bizitza, bere lekuak ibilbidean. Berrio-Otxoa museoa, Sortzez Garbiaren Basilikea, jaiotetxe eta bizitetxea ikusiko ditue.

Bisiten ganeko argibidea, egutegia, erreserbak: iturri@elorrio.net helbidean, 94 603 20 32 zenbakian edo Iturri Kultur Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu