Facebook sare soziala, burtsan
2012-05-18 11:34Burtsara salto egingo dau gaur Facebook sare sozialak, hain zuzen be Nasdaq merkatuan hasiko da kotizetan. Akzino bakotxa 38an euroan ipiniko dabe salgai. Daborduko, akzinoen salmenta publikoan 16.000 miloe dolar irabazi ditu, 12.600 miloe euro inguru.

Burtsara salto egingo dau gaur Facebook sare sozialak, hain zuzen be Nasdaq merkatuan hasiko da kotizetan. Akzino bakotxa 38an euroan ipiniko dabe salgai. Daborduko, akzinoen salmenta publikoan 16.000 miloe dolar irabazi ditu, 12.600 miloe euro inguru. Interneteko enpresa batek ez dau egundo holango hasikera onik euki.
Lehenengotan akzinoak 28-35 dolarrean saltzeko asmoa euken, baina karutu behar izan ditue, eskaerea sano handia izan da eta Mark Zuckerbegek sortutako konpainiak 100.000 miloe dolarretik (79.000 miloe euro) gorako balioa eukiko dau. Facebookek 421,2 miloe akzino saltzeko asmoa dauka.
Antza, Mark Zuckerbergek berak zuzenduko dau burtsako saioaren hasikerea, konpainiak Menlo Park-en daukan egoitza nagusitik. Nasdaq merkatuan Internet eta teknologia arloko beste enpresa handi bi dagoz, Google eta Apple.
Gaur egun, 900.000 milioe erabiltzaile baino gehiago ditu Facebookek mundu osoan. Igaz, 3.700 miloe dolarreko irabaziak izan zituan, 2010ean baino % 88 gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!