Musikazuzenean guneak jaialdi akustikoa antolatuko dau Andoainen, maiatzaren 27an
2012-05-21 11:36 MusikeaMusikazuzenean webguneak jaialdi akustikoa egingo dau maiatzaren 27an, Andoaineko Bastero kulturgunean, proiektua ezagutarazo eta bultzatzeko asmoz. Hainbat musikarik hartuko dau aparte: Zaloa Urain (Kokein), Koldo Soret (Surfin Kaos), Xabi Solano & DZ (Esne Beltza), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Imanol Ubeda (Bide Ertzean) eta abar.
Musikazuzenean webguneak jaialdi akustikoa egingo dau maiatzaren 27an, Andoaineko Bastero kulturgunean, proiektua ezagutarazo eta bultzatzeko asmoz. Igaz, Elorrioko Arriola antzokian antolatu eben emonaldi berezia.
Emonaldi berezia izango da aurtengoa be, antolatzaileek eurek adierazo dabenez. Normalean taldearen laguntzeagaz joten daben kantariak batu ditue domekako kontzerturako, batzuk beteranoak dira, eta beste batzuk, ostera, bidea hasi barri dabenak. Euren kantez aparte, bersinoak eta beren-beregi sortutakoak eskainiko ditue Basteron.
Makina bat musikarik hartuko dau parte kontzertu akustikoan; Zaloa Urain (Kokein), La Jodedera (Jon Txorromorro, Jon Oiartzun, Mandi Cienfuegos eta Oscar La Habana), Koldo Soret (Surfin Kaos), Xabi Solano & DZ (Esne Beltza), Ain_1, Joseba Baleztena (Sexty Sexers eta Sumision City Blues), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Okene Abrego + Mariano Hurtado (Bap!, Inoren Ero Ni), Igor Arzuaga & Luis Vil, Imanol Ubeda (Bide Ertzean eta Deabruak Teilatuetan), Gaizka Insuntza (Audience) eta Toño Muro (Balerdi Balerdi).
Elorrion igaz egin eben lez, Andoaineko kontzertua be zuzenean emongo dabe Info 7 irratian. Sarrerak daborduko salgai dagoz, 10 euroan aurretik, eta 12 euroan, bertan. Emonaldia 19:00etan hasiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!