Herri ekimeneko euskal hedabideek sektorearen diagnostikoa aurkeztu deutsie Gipuzkoako Foru Aldundiari

Bizkaie! 2012-05-21 12:18

Hedabideen ordezkariek nabarmendu dabenez, Gipuzkoak pisu espezifiko berezia dauka sektorearen jardueran, bertan kokatuta baitagoz esparruko eragile gehienak. Hori dala eta, erakunde foralak zeresan handia dauka sektorearen etorkizunean.

Aurreko asteotan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan legez, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu eben joandako barikuan sektoreak azken urtean egin dauen diagnostikoa.

Argiako zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikomeko zuzendari Inazio Arregi Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Euskerako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuagaz batu ziran hedabideen sektorearen diagnostikoa eta erronkak jasoten dituan txostena azaldu eta aurrera begirako asmoen barri emateko.

Tartean, hedabideek konbita luzatu deutsie Aldundiari hausnarketa mahai bateratua eratzeko hedabideakaz eta beste erakundeakaz batera, sektorearen aurrera begirako estrategiak eta lan arlo nagusiak alkarregaz adosteko.

Hedabideen ordezkariek nabarmendu dabenez, Gipuzkoak pisu espezifiko berezia dauka sektorearen jardueran, bertan kokatuta baitagoz esparruko eragile gehienak. Hori dala eta, erakunde foralak zeresan handia dauka sektorearen etorkizunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu