Patxi Goenaga (Azpeitia, 1948 - Gasteiz, 2026) hil da
2026-11-02 07:30 KultureaHizkuntzalari, irakasle eta euskaltzain emeritua 78 urtegaz hil da.
Euskal Filologian doktorea (Koldo Mitxelenak zuzendu eutson tesia), erretiroa hartuta egoan, Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) irakasle izan ondoren. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1979ko abenduaren 20an eta oso 1995eko urtarrilaren 27an (euskaltzain emeritua 2023ko maiatzaren 26tik). Gramatika Batzordeko idazkaria izan zan (1980-1996) eta Akademiaren idazkari be bai (1996-2002).
Artikulu ugari idatzi zituan, gehienak gramatika eta euskerearen sintaxiari lotuak.
Ustebakoan harrapatu nau Gaztelako lurretan Patxi Goenagaren heriotzearen barriak. Ni eta, esango neuke, Gramatika Batzordeko kideak. Bagenkian makal ebilela, ez genduan gure bileretan ikusten, baina bagenkian hor egoela, izan be, zelan irudikatu Gramatika Batzordea Patxi Goenaga barik? Bera izan zan zutabe sendoenetakoa 1980ko hamarkadearen hasieran batzordea eratu zanean (...), Miren Azkarate euskaltzain osoaren testua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
