Eñaut Larralde kantaria hil da

Bizkaie! 2012-05-15 18:23   Musikea

Eñaut Larralde kantaria atzo arrastian hil zan, Baionan, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroa Behereko kantaria 70eko hamarkadatik Eñaut Etxamendigaz batera ibili zan abesten herririk herri. Protesta kantak ziran nagusi euren errepertorioan.

Eñaut Larralde kantaria atzo arrastian hil zan, Baionan, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroa Behereko kantaria 70eko hamarkadatik Eñaut Etxamendigaz batera ibili zan abesten herririk herri. Hasieratik hartu-emona izan eben Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekaz. Lanbidez irakaslea zan Donapaleuko Errekart lizeoan.

Francoren diktadurearen sasoian, Larraldek eta Etxamendik euren abestietan errepresinoari buruzko lekukotasunak eta euskal kulturearen kontrako erasoak salatzen zituen. Ipar Euskal Herriko nortasunaren galtzea be kantagai eukan bikoteak. Protesta kantak ziran nagusi euren errepertorioan, berbarako, Carrero Blanco hil osteko voló, voló, Carrero voló abestia eurek euskeratu eben.

1998an, bikotearen abesti garrantzitsuenen bildumea argitaratu eban Elkar etxeak, Antologia. Lehenago, hainbat disko txiki kaleratu zituen, tartean, Egia, Ttiki-ttaka eta Otsagabia. 1993. urtean, bikoteak zuzenekoak emoteari itxi eutson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu