Mañariak gerra zibilaren 75. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu asteon

Bizkaie! 2012-05-16 11:15

Mañariako Udalak eta Gerediaga alkarteak gerra zibilaren 75.urteurrenaren harira, egitarau berezia atondu dabe asteon. Domekara arte, Mañariako kultur etxean Guda zibila Durangaldean izeneko erakusketea ikusgai egongo da.

Mañariako Udalak eta Gerediaga alkarteak gerra zibilaren 75.urteurrenaren harira, egitarau berezia atondu dabe asteon. Domekara arte, Mañariako kultur etxean Guda zibila Durangaldean izeneko erakusketea ikusgai egongo da, goizez eta arratsaldez. 1936ko garagarrilaren 18tik 1937ko maiatzaren 23ra Durangaldean jazotakoen barri emoten dau erakusketeak: gerrearen aurrekariak, Otxandio eta Durangoko bonbardaketak, martiaren 31ko eraso orokorra, Saibigain eta Intxortako gudaldiak, Mañariaren erorialdia eta abar.

Eguaztenean, maiatzaren 16an, Eguzkiaren bila lana eskainiko dau Karrika antzerki taldeak, 19:30ean udaletxean. Zapatuan, maiatzaren 19an, 12:30ean, Mañariako herriak oroimen ekitaldia eskainiko deutse negu bortitzean harri artean askatasun amesa bizirik iraunarazo eben gizon eta andreei. Ekitaldia udaletxean egingo dabe.

Askatasunaren alde eta faxismoaren kontra burrukan egin eben gizon eta emakumeen omenezko plakea ipiniko dabe lehenengo; ostean, herriko agintariek berbaldi laburra egingo dabe batzar aretoan; eta, Jon Irazabal historialariak Mañaria gerra garaian izeneko berbaldia egingo dau. Amaitzeko, luncha emongo dabe.

Publiko orokorrari zabaldutako ekitaldi izango bada be, protagonista nagusiak lekukoak izango dira, nabarmendu dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu