Gernikako Bakearen Museoak 'Legionarioak: Mussoliniren italiarrak Espainiako gerratean 1936-39' erakusketea edegiko dau
2012-05-17 15:39 KultureaGernikako Bakearen Museoak, italiarrek Gernikako bonbardaketan eta Espainaiko zenbait lekutan izan eben parte-hartzearen barri emon nahi dau. Garai haretako legionario italiar batek (1937-1939) ataratako 90 argazkik osotzen dabe erakusketea. Gerra zibila Guglielmo Sandril legionarioaren argazki-makinearen bidez ikusia, oroimen kolektiboaren ondare dokumentala.
Gernikako Bakearen Museoak 2012ko Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau Museoak mundu aldakor batean. Erronka barriak, inspirazino barriak lelopean, eta Legionarioak: Mussoliniren italiarrak Espainiako gerratean erakusketea edegiko dau barikuan, maiatzaren 18an. Erakusketa hau Museu d'Historia de Catalunya eta Archivio Provinciale di Bolzano (Südtiroler Landesarchiv)-k antolatu eta produzidu dabe.
Erakusketeagaz Gernikako Bakearen Museoak, italiarrek Gernikako bonbardaketan eta Espainaiko zenbait lekutan izan eben parte-hartzearen barri emon nahi dau. Garai haretako legionario italiar batek (1937-1939) ataratako 90 argazkik osotzen dabe erakusketea. Gerra zibila Guglielmo Sandril legionarioaren argazki-makinearen bidez ikusia, oroimen kolektiboaren ondare dokumentala.
1937ko zezeilaren 11n, Guglielmo Sandri Espainiara heldu zan Corpo Truppe Volontarieren (CTV) Littorio dibisinoaren teniente lez. 1939ko maiatzera arte geratu zan Penintsulan, eta denpora horretan italiar faxistek matxinada militarraren alde gauzatutako ekintza militar gehienetan parte hartu eban.
Haren argazkiei esker, legionarioek Espainian egindako ibilbide luzea ezagutu ahal izan dogu, mapa geografiko batetik ibiliko bagina bezela: itsasontziz heltzeko momentua, Guadalajaran izandako porrot latza, iparraldeko kanpainea, Burgos, Donostia eta Santanderrera sartuz, Aragoi eta arku mediterraneoko kanpainak, Ebroko bataila erabagigarria, Bartzelonaren konkista eta, azkenik, etxerako itzulerea eta irabazle moduan Napolira heltzeko momentua.
Guglielmo Sandriren argitaratu bako argazki-funtsetik aukeratutako irudiak, erakusketa honetan aurkeztuak, egunkari grafiko bat dira eta bi erregimen faxisten arteko lankidetzearen lekukotasuna emoten dabe.
Erakusketea prentsarako bisita gidatu berezi baten bidez inaugurauko da barikuan, goizeko 11:00etan, eta irailaren 16ra arte egongo da ikusgai. Gainera, astegoien honetan doban bisitetako aukerea egongo da (Datorren astetik aurrera euro bat pagau beharko da sarrerea).
Gainera, Museoen Nazinoarteko Eguna dala-eta, maiatzaren 19an, zapatuan, Gernikako Bakearen Museoak doban izango dau sarrerea eta norbanakoentzat (ez taldeentzat) bisita gidatu bi eskainiko ditu (hitzordua aurretiaz hartu barik), eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean.
Horrezaz gan, museoa bisitetan daben bisitari guztiek opari bat jasoko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!