'Xora' zubererazko pelikulea, barikutik aurrera Hego Euskal Herriko aretoetan
2012-05-16 13:28 BarriakXora zubereraz egindako lehenengo pelikulea barikuan, hilaren 18an, ailegauko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara. Zuberoan egindako lehenengo pelikuela da, eta zubereraz filmautako lehenengoa bere bai.
Xora zubereraz egindako lehenengo pelikulea barikuan, hilaren 18an, ailegauko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara. Martiaren 10ean Maulen aurkeztu ostean, barikutik aurrera Hegoaldeko uriburuetako aretoetan izango da ikusgai Peio Cachenaut zuzendariaren lehenengo lana.
Zuberoan egindako lehenengo pelikuela da Xora, eta zubereraz filmautako lehenengoa bere bai. Peio Cachenauten zuzendaritzapean, Jef Goihenexpe, Ttittika Rekalt eta Allande Errçarret aktoreek jardun dabe.
Zuberoako gazte bat (Jef Goihenexpe) da protagonista nagusia; euskaldun barria da, euskeraz ikasten urteak emon ostean, gaur egun irakaslea da gau eskola batean. Irakaslea baino gurago leuke idazlea izan, hori da bere amesa. Horregaitik, AEBetan gidoilari lanean makina bat urte ibili izan dan osabearengana (Tttittika Rekalt) aholku eske joatea otutzen jako.
Sortzailea eta bere lanaren arteko loturea, uria eta mendiaren buztarketea, euskaldun barri edo euskaldun zahar izatea, baloreen transmisinoa... elementu ugari batu ditu zuzendariak pelikulan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!