Espazioa eta gorputza aurrez aurrez jantzearen bitartez, Alondigan
2012-05-17 14:47 KultureaEspazioaren eta gorputzaren arteko alkarrizketea proposatzen dau Espazioa & Gorputza egitasmoak, gaur bertan Bilboko Alondigan abiatuko dan Ex Arte Biziak ekimeneko monografikoak. Jantza garaikidea, performanceak eta instalazino artitiskoak aurkeztuko ditue Euskal Herriko zein kanpoko sortzaileek hiru egunetan, maiatzaren 19ra arte.
Espazioaren eta gorputzaren arteko alkarrizketea proposatzen dau Espazioa & Gorputza egitasmoak, gaur bertan Bilboko Alondigan abiatuko dan Ex Arte Biziak ekimeneko monografikoak. Jantza garaikidea, performanceak eta instalazino artitiskoak aurkeztuko ditue Euskal Herriko zein kanpoko sortzaileek hiru egunetan, maiatzaren 19ra arte. Danetara, tailer bi, lau instalazino, jantza-pieza bi, bost performance, zinema zikloa eta erakusketa bat prestau ditue.
Monografikoaren aurkezpena The Big Medusa eskultura mugikor ikaragarriaren barruan izan da, eta bertan egon dira, marmoka berezi honen egile Marco Canevacci, Martin Padron La Gomerako Koreografia Zentroko kidea, Muelle 3 guneko Olatz de Andres, Mateo Feijoo monografikoaren komisarioa eta Fernando Perez Alondigako programazino-arduraduna. Feijook azaldu dauenez, Alondigako hainbat espazio erabili gura izan ditu programazinoan, espazio eta gorputzaren alkarrizketea gauzatzeko.
The Big Medusa instalazinoa espazio hibridoa dala esan dau Marco Canevacci-k, espazio publikoaren eta pribaduaren artean. Bilbon ipini orduko Erroman, Milanen eta Berlinen izan da. Normalean espazio edegietan ipini izan dabe, baina oraingoan Alondigako Kulturen Atarian eregi da. Arkitektoz eta artistaz osotutako Plastique Fantastique taldeak sortu dau plastikozko eskultura erraldoia. Instalazinoaren barruan, erakusketa bibligrafikoa, DJen saioak eta performanceak ikusteko aukerea izango da.
La Gomerako Koreografia Zentroko Martin Padronek saio bikotxa eskainiko dau maiatzaren 17an, 20:30ean: The show must go on eta El contexto, el sujeto y lo demás... Maiatzaren 18an, barriz, 12:00etan, topaketea prestau dau artistekaz, berak azaldu dauan lez, gizakiok egoten garan lekuetan daukagun gorputz-jarrerea eta jarrera afektiboaren inguruan gogoeta egiteko.
Portugaleko Teatro Útero konpainiak Na rua instalazinoa egingo dau Kulturen Atarian; lau emonaldi egunero, goizez eta arrastiz. Greziako Apostolia Papadamaki taldeak The Beauty Series: Hermaphrodite jantza-piezea eskainiko dau erakusketa gelan.
Blanca Ortiga eta Jara Cosculluelaren Publikotasuna eta intimidadearen artean tailerra daborduko abian da; emakumeen egunerokoa eta errealidade presonala behatzea proposatzen dabe, estereotipoen eta errealidadearen irudikapenen ganetik. Eta Teatro Úterok Na Rua mintegia egin dau asteon, aktore eta jantzarie zuzenduta.
Alemaniako antzerki-jantzako 30 urte erakusketan Goethe Institutuak itxitako 60 argazki batu ditue, Alemaniako dance-theatre dalakoaren erakusgarri. Erakusketearen osogarri espazioa eta gorputzaren arteko hartu-emona ardatz dauan zinema ziklo berezia izango Alondigako Golen zinema-aretoetan. Bbesteak beste, Pina Bausch eta Pit Wayric-en The Rite of Spring (1976) eta Ulrich Tegeder-en Kurt Joos (1985) eta Mary Wigman. Mein Leben ist Tanz (1986) lanak proiektauko ditue.
Espazioa & Gorputza monografikoaren egitarau osoa, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!