Wes Andersonen 'Moonrise Kingdom' lanak abiatu dau Canneseko zinemaldia

Bizkaie! 2012-05-17 15:50   Barriak

Maiatzaren 27ra bitartean zinema-zuzendari aktore eta kazetariak izango dira nagusi Canneseko zinemaldian. Egunotan, besteak beste, Brad Pitt, Angelina Jolie, Sean Penn eta Nicole Kidman izango dira Cannesen. Danetara, 22 filmek hartuko dabe parte lehiaketan.

Maiatzaren 27ra bitartean zinema-zuzendari aktore eta kazetariak izango dira nagusi Canneseko zinemaldian. Egunotan, besteak beste, Brad Pitt, Angelina Jolie, Sean Penn eta Nicole Kidman izango dira Cannesen. Danetara, 22 filmek hartuko dabe parte lehiaketan. Urrezko Palma nori emon erabagiko dauen epaimahaiko burua Nanni Moretti zuzendaria da.

Wes Andersonen Moonrise Kingdom komediak abiatu dau bart jaialdiaren 65. edizinoa. Harrera hotza izan eban Brice Willis, Edward Norton, Bill Murray eta Tilda Swinton protagonista dituan pelikuleak. Sail ofizialeko lehenengo pelikulea izan zan.

Sacha Baron Cohen aktore polemikoak The dictator film barria aurkeztu eban jentaurrean, gamelu baten ganean. Kazetari, telebisino eta jente ugari erakarri zituan Baron Cohenen ikuskizunak.

Andersonen pelikulaz gan, beste 21 lehiatuko dira Cannesen, tartean; Amour (Michael Hanake), Cosmopolis (David Cronenberg), The Angel´s share (Ken Loach), V Tumane (Sergei Loznitsa), Jagten (Thomas Vinterberg), De rouille et dós (Jacues Audiard) eta Do-nui mat (Im Sang-Soo).

Lehiaketatik kanpo makina bat film ikusteko aukerea izango da, ehun pelikulatik gora proiektauko dira eta zinemaldia amaitu arte. Canesseko 65. zinemaldiaren ganeko informazino osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu