Aste Nagusiko bertoko pop rockaren erakustaldiak azken 5 urteotako parte-hartze handiena izan dau aurten

Bizkaie! 2012-05-17 12:53   Musikea

Aste Nagusiko agertoki honetan joteko hautagaien 83 maketa jaso dira, pasa dan urtean, barriz, 60. Azkenengo bost edizinotan jasotako maketa kopuru handiena da aurtengoa.

XVII. Bertoko Pop Rock Erakustaldia abuztuaren 18tik 25era bitartean egingo da aurten, arratsaldero, 20:00etatik aurrera. Egunero bertoko pop rockeko banda bina agertokitik pasauko dira programau diran 16 kontzertuak osotu arte. Estilo mota ugariko proposamen barriez gozetako aukerea izango da antolatutako zortzi saioetan. Gure jaietako edozein eskenatokitan jo leikien bandak dira, baina oraindino bultzadatxua falta jake eta Bilborocken emongo deutsegu hain zuzen be.

Kontuak kontu, Aste Nagusiko agertoki honetan joteko hautagaien 83 maketa jaso dira, pasa dan urtean, barriz, 60. Azkenengo bost edizinotan jasotako maketa kopuru handiena da aurtengoa.

Pasa dan Bilbao Hirian, Bilbo eta Bizkaiko 90 talde aurkeztu ziran pop-rock eta metal arloetan eta Bilboko Udaleko musika talde erroldan 80 besterik ez dagoz. Beraz, nabarmena da Erakustaldi honen arrakastea.

Taldekideen artean, emakumeren bat dauen taldeen ehunekoa apur bat handitu da, azken edizinoko % 20tik % 20,5era joan da. Emakumeak dituen 17 talde aurkeztu dira aurten hain zuzen be. Era berean, hautagaien arteko talde euskaldunen -euskeraz abestu edo euskal kantaren bat dabenen- ehunekoa murriztu egin da aurten be. 10 talde besterik ez dira aurkeztu (% 12), pasa dan edizinoan % 16,6.

Beste alde batetik, pasa dan edizinoetan gertatu dan legez, ingelesez abesten dau gero eta bertoko talde gehiagok nahiz eta euskerea ama-hizkuntza izan.

Aurten be, konbidautako banda bik joko dabe lehenengo eta azken egunean; hain zuzen be, igazko Bilbao Hiria txapelketaren Aste Nagusia izeneko sariko irabazle subertau ziran taldeak, Bizkaiko eta Bilboko rock banda onenak, hurranez hurran, Dr. Maha's Miracle Tonic eta All Reasons.

DR. MAHA´S MIRACLE TONIC. Eskarmentu eta arrakasta handiko Maha talde bizkaitarrak bere estilo eta izena aldatu ditu. Orain joan dan mendeko 40. hamarkadako rhythm & blues, swing eta folks jorratzen ditu. Hamar urtean zehar hasierako 60. hamarkada eta psikodeliaren soinuetatik garaje eta punk-rock soinuetara aldatu dabe, azken garai honetan denporan atzera begiratzeko barriro eta izena aldatzeko. Euren soinu barriagaz, eta disko homonimoagaz, Bilbao Hiria azken Txapelketaren irabazleak izan dira.

ALL REASONS. Metalcore taldea eskarmentu handiko musikariek sortu eben 2009an Mungian. Euren estiloari eutsiz soinu eta ahots desbardina eskaini nahi dabe abesti bakotxean. Demo bat grabau, hainbat kontzertu eskaini, zenbait lehiaketan finalista izan (Gaztea Maketa Lehiaketa 2010, Leioa 2010 Talde Txapelketa eta Bilbao Aste Nagusia) eta urte erdietan zehar euren lehenengo diskoaren berbak idatzi ondoren, Bilboko Koba Estudioetan grabetan dagoz lehenengo diskoa, Xanperen eskutik (PiLT).

Aurten be, La Caldera musika alkartearen eta Stereozona plataformearen laguntzinoagaz eroango da aurrera Erakustaldia. Edizino honetan gainera, Metal For The Crew alkartea gehitu jake.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu