UEUk inoizko eskaintzarik zabalena atondu dau 40. Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2012-05-17 11:35   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroek 40 urte beteko ditue aurten. Egoera ekonomiko gatxa bizi dau gaur egun UEUk, halanda be azken urteotako ikastaro kopuru handiena antolatu dau, euren lanaren garrantzia azpimarratu eta ahalik eta matrikula gehien lortzeko asmoagaz. Matrikulazino epea zabalik dago.

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroek 40 urte beteko ditue aurten. Egoera ekonomiko gatxa bizi dau gaur egun UEUk, halanda be azken urteotako ikastaro kopuru handiena antolatu dau, euren lanaren garrantzia azpimarratu eta ahalik eta matrikula gehien lortzeko asmoagaz.

Ikastaroen aurkezpenean, Karmele Artetxe UEUko zuzendariak eta Irati Iciar Udako Ikastaroetako arduradunak hartu eben parte. Artetxek egin eban berba lehenengo: 40 urte beteko ditue aurten UEUren Udako Ikastaroek. Ez da gitxi. UEUk egindako ekarpena handia izan da. UEUko zuzendariak hainbat lorpen aitatu zituan, besteak beste, euskerea unibersidadean lantzeko apostua, euskerazko hiztegi teknikoaren definizinoa, euskal komunidade zientifikoarentzat bilgune izatea, proiektu barritzaileak martxan ipinteko gaitasuna, unibersidade-mailako testugintzea eta formazinoa, eta jakina, Euskal Unibersidadearen aldarria.

Hainbat gaitan aurrerakuntza nabarmenak egin dira, ez bakarrik UEUren lanagatik, euskalgintzako beste hainbat erakundeen lanagaitik be. Dana dala, oraindino UEUk zeregin handia daukala uste dabe, eta etorkizunean be, ekarpena handia egin leikela. Guztiek, ostera, ez dabe bardin pentsetan eta zoritxarrez, urteurren hau egoera ekonomiko larrian ospatzea toketan jaku. Eusko Jaurlaritzak UEUri partida izenduna kentzearen erabagia guztiz bidebakoa begitantzen jakula adierazo nahi dot, eta datorren urterako hausnarketa egin daiala eskatzen deutsagu, esan dau Karmele Artetxek.

40. urteurrena ospatzeko 40 ikastaro prestau ditue aurten, azkenengo urteetako gehien. Guretzat erronka handia izan da kopuru hau antolatzea betiko kalidadeari eutsiz krisi garai honetan, baina gure bazkide eta hurrekoek erakutsi deuskuen babesa izugarria izan da, azaldu dau Irati Iciarrek.

Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, 22 ikastaro antolatu ditue, Baionako IUT Unibersidadea, 8 eta Iruñeko Jaso Ikastolan, 10.

Sei jakintza-arlotan dagoz banatuta ikastaroak: artea eta musikea, giza zientziak, injinerutzea eta teknologia, osasun zientziak, zientziak eta gizarte zientziak. Aurton, hiru formatutan eskainiko ditue ikastaroak: ikastaro espezializatuak (ikastaro honeek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da), dibulgazinoko ikastaroak (interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar) eta garapen personaleko ikastaroak (ikastarook persona moduan garatzeko balio dabe)

Ikasle, lanbako eta jubilauek beherapena izango dabe matrikuletan. Horrezaz gan, bestelako diru-laguntzinoak be badagoz: Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko ikasle unibersitarioei eta ikasle ohi lanbakoentzako daukazanak, Donostiako Udal Patronatuak Donostian erroldatutakoentzako dituanak eta Euskal Herriko hainbat udalek eskaintzen dituenak.

UEUko ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Ganera, maiatzaren 21etik aurrera salgai ipiniko ditue UEU Bonoak dalakoak. Gure asmoa bono hauen bidez -azaldu eban Iciarrek- bikotxa da: alde batetik, diru-sarrera propioak lortzeko bide barriak topau gura doguz, eta bestetik, UEUren ikastaro eta liburuak ezagutzera emon 'UEU oparitu' edo 'UEU erabili' daitekeenaren mezua zabalduz. Hau da, ezagutza ere oparitu daitekeen zeozer dala adierazo gura dogu.

Bonoak 30 euro balioko dabe, baina 33 eurotako balio erreala izango dabe. Hau da, UEUk %10 oparituko dau. Bono honeek UEUren ikastaroak ordaintzeko, liburuak erosteko edo bere aldizkarietako harpidetzak egiteko balio dabe.

UEU eta Udako Ikastaroen zabalkundea egiteko, bagilaren 4tik 7ra bitartean berbaldii zikloa antolatu dabe pil-pilean dagozan hainbat gairen ganean. Hitzaldiak Bilboko La Bolsan egingo dira,18:30ettik aurrera. Bagilaren 4an, esaterako, Krisi ekonomikoari buruz jardungo dabe Joseba Tobar Arbuluk eta Xabier Renteriak; eta, 6an, Euskerearen inguruko diskursoa aldatu beharra berbagai izangpo dau Iñaki Martinez de Lunak.

Ikastaroen ganeko informazino osoa: www.ueu.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu