'Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-05-15 17:33   kulturbiz

Gaur, maiatzaren 15ean, Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz liburua aurkeztu dau Jose Andres Alvaro Ocariz egileak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Siníndice argitaletxeak argitaratu dau.

Gaur, maiatzaren 15ean, Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz liburua aurkeztu dau Jose Andres Alvaro Ocariz egileak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Siníndice argitaletxeak argitaratu dau.

Antonio Tovar espainiar hizkuntzalari, euskalari eta euskaltzain ohorezkoa izan zan. 1911n jaio zan, Valladoliden. Zuzenbidea, Historia eta Filologia Klasikoa ikasi zituan. Latin Katedra lortu eban Salamancako Unibersidadean. Unibersidade horretako erretore izan zan, 1951tik 1956ra bitartean, eta Larramendi Katedra sortu eban, euskal ikaskuntzei eskainia. Latinaren aurreko hizkuntzak aztertu zituan, berariaz euskerea. Euskereari buruz hainbat lan idatzi zituan, besteak beste: Estado actual de los estudios de filologia euskerica. La lengua vasca; El euskera y sus parientes; eta Mitología e ideología sobre la lengua vasca. Espainiako Akademiako kide izan zan.

1985eko abenduaren 14an hil zan. Koldo Mitxelenak Antonio Tovar oroitzapenetan nekrologikoa idatzi eban Euskera agerkarian.

Bestalde, 1993an, Consuelo Larruzea Antonio Tovar zanaren alargunak Euskaltzaindiari emon eutson senarraren euskal liburutegia. Ekitaldi horretan Jose Antonio Arana Martijak -Akademiako bibliotekari akademikoa zanak- esan zituan hitzak be Euskera-n jaso ziran. Irakurteko, sakatu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu