'El sueño de Akala' lehenengo nobelea aurkeztu dau Francisco Panera basauritarrak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-15 15:28   Kulturea

Sarritan pasau dogu Malmasineko tunela, Bilbora sartzeko zein Bilbotik urteteko. Baina, gitxik dakie han bertan Burdin Aroko herri hezitu baten aztarnak dagozala. Francisco Panera basauritarrak orduko istorioa osotu dau El sueño de Akala (Txertoa) abentura nobelan.

Sarritan pasau dogu Malmasineko tunela, Bilbora sartzeko zein Bilbotik urteteko. Baina, gitxik dakie han bertan, Arrigorriaga eta Basauri arteko mendian, Burdin Aroko herri hezitu baten aztarnak dagozala, Erromatarren sasoia baino lehenagokoak. Francisco Panera basauritarrak orduko istorioa osotu dau El sueño de Akala (Txertoa) abentura nobelan. Amesen bitartez etorkizuna ikusten dauen Akala gaztetxua da protagonistea, kariastiar eta autrigoien arteko burruken erdi-erdian.

Francisco Panerak argitaratutako lehenengo lana da El sueño de Akala. Nobela historikoa baino abentura-nobelea da, nahiz eta karistiar eta autrigoi leinuek eta erromatarrek izan zituen gorabeherak kontetako dokumentazino-lan handia egin behar izan dauan.

Pagasarri, Malmasin eta Bolintxuko basoa dira, besteak beste, eleberriaren eszenatokiak. Umetako jokoetako lekuak dira, umetako abenturak barriro bizi izan dodaz liburua idaztean, azaldu dau egileak. Halanda be, oraintsu arte ez eukan orain 2.000 urteko herriaren barririk. Egunkari baten irakurri neban herri hezitu baten hondarrak egozala Malmasinen -adierazo dau- ondoan bizi naz, etxetik ikusten dot, baina ez nekien holangorik egon zanik.

Erromatarrak peninsulako iparraldearen konkistea amaitzen dabilzan sasoian kokatzen da istorioa; karistiarrak eta autrigoiak burrukan dagoz, leku estrategiko bat nork hartuko, eta orduan erromatarrak gatazkan parte hartzeko erabagia hartzen dabe, eurak epaile. Akala 12 urteko mutiko karistiarrak amesetan etorkizuneko jazoerak ikusten ditu, eta horrek arazoak baino ez deutsoz ekarriko. Haren ama Euri semea babestu guran dabil, baina ez da kontu erraza. Tartean dago, Lupus izeneko erromatar militarra.

Askatasuna, maitasuna, traizinoa, gorrotoa... gai ugari batzen dira nobelan. Personaia asko ditu istorioak, euren artean sano desbardinak, Panerak berak azpimarratu dauan lez. Personaia txar edo on hutsik ez dago, bakotxak hainbat alderdi ditu. Urtebete emon dau liburua idazten; abiapuntua berak idatzitako kontakizun bat izan zan, orain liburuko lehenengo kapitulua dana.

Maiatzaren 16an jentaurreko aurkezpena egingo dau Basaurin, Basozelaiko kultur etxean, 19:30ean.

Liburuaren ganeko webgunea atondu dau egileak, elsuenodeakala.com; bertan hainbat informazino, argazki eta bibliografia batu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu