Makina bat ekitaldi, Internet Egunaren inguruan

Bizkaie! 2012-05-15 12:05

Maiatzaren 17an Internet Eguna da mundu osoan. EAEn, SPRI eta Internet&Euskadi alkarteek hainbat ekimen antolatu ditue maiatzaren 15etik 19ra bitartean, eta enplegua izango dabe ardatz.

Maiatzaren 17an Internet Eguna da mundu osoan. EAEn, SPRI eta Internet&Euskadi alkarteek hainbat ekimen antolatu ditue maiatzaren 15etik 19ra bitartean, eta enplegua izango dabe ardatz. Aurten zazpigarren edizinoa izango da.

Internet Egunaren inguruko ekitaldiak zabaldu eta hedatzeko asmoa dauke antolatzaileek, horregaitik hainbat herritan atondu ditue jarduerak, besteak beste, Barakaldo, Bilbo, Zeanuri, Leioa, Donostia, Zarautz, Errenteria, Urnieta, Usurbil eta Laudion. Horrezaz aparte, Teknologia Parke bakotxean berbaldiak izango dira.

SPRI eta Internet&Euskadi alkarteetako arduradunen arabera, Interneten erabilereari jagokonez, EAEren egoerea sano pozgarria da, eta urterik urte hobetuz doa. EAEko herritarrek Europako ganerako herrialdeetakoek beste erabilten dabe Internet, eta 2008ko datuen aldean, etenbako prestakuntzea bikoiztu egin da. Horrezaz gan, eskoletan IKTak erabiltzen dituen irakasleen kopurua be bikoiztu egin da. Halanda be, adinaren, ikasketa-mailearen edo lan-egoerearen arabera, talde batzuk bazterketa digitala dalakoan geratzeko arriskuan dagoz, hain zuzen be 55 urtetik gorakoak, lanbako inaktiboak eta lehen ikasketak besterik ez dituenak.

Atondutako ekitaldien artean, Barakaldon CEDEMI zentroan Enplegua eta IKTak jardunaldia egingo da maiatzaren 17an. Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkateak eta Alfonso Alcantara coach eta aholkulariak hartuko dabe parte, besteak beste.

Zarautzen, maiatzaren 18an, Sanz Enea Kultur etxean Zure bisitariak zale bihurtu tailerra egingo dabe. Gizarte-sareen bidez -Facebook, Twitter, Tuenti, Linkedin, Foursquare, Google Places, Facebook Places, Twitter Places, 11870, Minube eta abar) guneak edo ekitaldiak sustatzean kontuan hartu beharrekoak aztertuko ditue.

Laudion, Geolokalizazio-jardunaldia gazte eta helduentzat ekimena burutuko dabe, hilaren 19an. Hiru jarduera atondu ditue: Geocaching: GPS bidezko bilaketa-jokoa, 8 urtetik gorakoentzat; Laudio Caching, 18 urtetik gorakoentzat; eta, Internet eta GPS kanpoko outdoor jardueretarako berbaldia.

Internet Eguna beste hainbat herritan ospatuko da, Donostian, Leioan, Errenterian, Zeanurin... Ekitaldi eta jakingarri guztiak, hemen: www.ieguna.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu