Maiatz alkarteak literatur jardunaldiak antolatu ditu Baionan

Bizkaie! 2012-05-15 11:18   jardunaldiak

Maiatz alkarteak, hogeita hamar urte bete barri, azkenengo hiru hamarkadetako euskal literaturearen inguruan gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Euskal Museoan, maiatzaren 15 eta 16an.

Maiatz alkarteak, hogeita hamar urte bete barri, azkenengo hiru hamarkadetako euskal literaturearen inguruan gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Euskal Museoan, maiatzaren 15 eta 16an. Barriketaldiak, liburu aurkezpenak eta errezitaldiak izango dira nagusi.

Peio Jorajuriaren Inifife (Maiatz, 2012) poesia liburuaren aurkezpenak abiatuko dau egitaraua maiatzaren 15ean, 18:30ean. Ostean, Laura Mintegi idazlearen lanak eta ibilbidea aztergai izango dabe, Itxaro Bordak egindako galderen bitartez. Euskal literaturearen azkenengo hamarkadetan izandako bilakaerea izango dabe berbagai. Eric Ditxarrik Hormatik hormara liburuko poesien errrezitaldia emongo dau 20:30ean, Xabier Erklizia musikaria lagun dauala.

Maiatzaren 16an, Pierre Mestrotek Saiaren mendekua (Maiatz, 2012) polizi-nobelearen ganean jardungo dau, 18:30ean. Allende Arnaizek Oroitzapen analogikoak ikus-entzunezkoa aurkeztuko dau. 19:30ean, Zer aldatu da euskal literaturan 30 urtez? izenburupean, mahai-ingurua egingo dabe jardunaldietan parte hartu daben egileek. Amaitzeko, Urtzi Urkizuk, Urko Menaia musikariaren laguntzinoagaz, Kezka bat gutxiago laneko olerkiak errezitauko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu