Shakirak Bilbon kantauko dau bagilaren 4an

Bizkaie! 2011-03-01 12:15   Musikea

Shakirak Athletic-en zelaian emongo dauen kontzerturako sarrerak martiaren 10ean, eguenean, jarriko ditue salgai 45, 50 eta 60 euroko salneurrian (+ banaketa gastuak) BBK, Ticketmaster, Servicaixa eta Livenation sareetan eta Last Tour Internationalen atarian.

Euskaltzaindiaren 'Euskera' agerkaria ISOC-eko datu-basean

Bizkaie! 2011-03-01 11:36   Euskerea berbagai

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen dau ISOC. Estadu espainiarrean ikerketara dedikauta dagoan erakunde publikorik handiena da CSIC eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago.

II. Open Uribe Kosta, Emakumeen Neguko Surf Txapelketea jokatuko da Sopelanan martiaren 5ean eta 6an

Bizkaie! 2011-03-01 11:33

Txapelketan senior eta junior mailetako emakume surflari guztiek parte hartu leikie, eta euskal kostaldean neguan jokatzen dan emakumeentzako txapelketa bakarra da.

Euskaraz Bizi Eguna Gernika-Lumon egingo da, martiaren 19an

Bizkaie! 2011-03-01 10:07   Euskerea berbagai

Martiaren 19an, Gernika-Lumon, egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz alkarte antolatzaileak iragarri dauenez. EHEk egitarau zabala atondu dau: egun osoan umeentzako txokoa, tailerrak, kale-animazinoa, bertso-bazkaria, kontzertuak (Betagarri eta Sarkor), erromeria (Joxpa taldea) eta abar.

Nontzefilmak film laburren lehiaketeak 125 lan jaso ditu

Bizkaie! 2011-02-28 16:48   Barriak

Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketea bi atalek osotzen dabe: fikzinoa eta animazinoa. Bigarren horretan animazino teknika guztiak onartzen dira. Lehiaketea sarean gauzatzen da, eta FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren egitarauan be parte hartzen dau.

Bilboko Udal Musika Eskoleak datorren ikasturterako matrikulazinoa zabaldu dau

Bizkaie! 2011-02-28 16:31   Musikea

2010-2011 ikasturterako barri nagusia Informatika Musikaleko ikasketa planean egin dabe; izan be, orain arte hiru mailatan egiten bazan be, aurrerantzean bost maila egin beharko dira.

Datozenak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-02-28 14:45   Bertsolaritzea

Ia martian be bagagoz honezkero eta BBK Bertsolari Gazteen Sariketea laster hasiko jaku. BBK Bertsolari Gazteen Sariketea izaten zan eta oindino be izaten da gazte askori saio faltea arean betetako aukerea emoten deutsiena.

Zuberoako maskaraden sasoia bete-betean

Bizkaie! 2011-02-28 14:35   Kulturea

Aurten Santa Graziko gazteek antolatu dabe Zuberoa zeharkatuko dauen Maskaradea. Zezeilaren 6an egin eben lehenengo emonaldia, Santa Grazin, eta azkenengoa maiatzaren 5ean izango da, herrian bertan, ohiturea dan legez. Danetara, hamabost astez ibiliko dira Santa Grazikoak herriz herri.

Debekua debekuaren atzetik... Eta danak pozik ez

Angel Dominguez 2011-02-28 14:12   Begi betegarri

Fermin Muguruzaren dokumentalak laster Al Jazeera katean

Bizkaie! 2011-02-28 13:26   Barriak

Next music station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak igaz bederatzi herrialdetan egindako bidaiaren emoitzea da. Danetara, hamaika dokumental egin ditue

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gernika-Lumoko Udalak 'Guernica' Gernikara nazinoarteko kanpainea abiatu dau

Bizkaie! 2011-02-28 11:49

Gernika-Lumoko Udalak Picassoren Guernica pintura ezaguna Gernikara ekarteko nazinoarteko kanpainea martxan ipini barri dau. Jose Maria Gorroño alkateak adierazo ebanez, euren helburua 500.000 sinadura batzea da. Ekimenari babesa emoteko www.guernicagernikara.net webgunea sortu dabe.

Araban, Manex Agirrek eta Iñaki Viñasprek irabazi ditue azken bi kanporaketak

Bizkaie! 2011-02-28 11:27   Bertsolaritzea

Aurten lehenengo aldiz hiru finalerdi egingo dira: martiaren 13an, Zigoitian; martiaren 19an, Aramaion; eta martiaren 20an, Agurainen. Finala, barriz, apirilaren 20an jokatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donezteben Xabier Silveirak eta Berriozarren Aimar Karrikak irabazi ostean, 18 bertsolarik kantauko dabe finalaurrekoetan

Bizkaie! 2011-02-28 10:28   Bertsolaritzea

Txapelketea hasi aurretik, hiru ziran igazko sailkapenaren arabera zuzenean finalaurrekoetara sailkatutakoak: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga. Horreekaz batera, lau azken-laurenak irabazi dituen bertsolariak sailkatu dira zuzenean: Xabier Terreros (Tafallako saioan), Eneko Lazkoz (Irurtzungoan), Xabier Silveira (Doneztebekoan) eta Aimar Karrika (Berriozarkoan).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Topagunea euskera alkarteen mobimentuaren eragiletzan sakontzeko asmoz

Bizkaie! 2011-02-28 10:09   Euskerea berbagai

Ia ehun euskera alkarte eta berrehun bat lagun batu ziran zapatuan Bilboko Alondigean XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren inguruan. Azkenengo hilabeteak gogoeta prozesu parte-hartzaile baten buru-belarri emon ostean, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen mugimenduaren oinarriparrak txostena onartu eben batzarrean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lau Oskar jasota, 'The King's speech' jaun eta jaube Oscarretan

Bizkaie! 2011-02-28 10:03   Barriak

The King's speech filma izan da izarra Oscarren 83. edizinoan lau Oscar irabazita: zuzendari onenari, Tom Hooperrentzat, aktore onenari Colin Firthentzat, filmik onenari saria eta David Seidler-en jatorrizko gidoiari.

UPV/EHUk estatutu barriak indarrean ipini ditu

Bizkaie! 2011-02-25 14:46

Atzo, hilaren 24an, argitaratu ziran Euskal Herriko Unibersidadearen Estatutu barriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta gaur bertan ipiniko dira indarrean. Eusko Jaurlaritzeak zezeilaren 15ean onetsi zituan estatutuok dekretuz.

'Isilarazitako kartografiak. Errepresio frankistaren esparruak' erakusketea aurkeztu dabe Gernikan

Bizkaie! 2011-02-25 14:23   Kulturea

Gernikako Bakearen Museoan aurkeztu dabe gaur, hilak 25, bagilaren 12ra arte ikusgai egongo dan Isilarazitako kartografiak. Errepresio frankistaren esparruak erakusketea, Valentziako Unibersidadeak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak antolatuta.

Labayruk hiztegi testuinguruduna sareratu dau

Bizkaie! 2011-02-25 13:20

Labayru Ikastegiak Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino testuinguruduna sareratu barri dau. Orain dala urte bi hiztegiok interneten ipini zituan Labayruk, baina orain arte ez da edukia oso-osorik egon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kepa Junkera eta Ken Zazpi Musika sarietako hautagai

Bizkaie! 2011-02-25 12:00   Musikea

Lehiatuko diran artisten artean Euskal Herriko hainbat musikari dagoz; besteak beste, Kepa Junkera (musika tradizionaleko diskorik onena) eta Ken Zazpi-ren Itsasoa gara (euskerazko kantarik onena).

UEUk Udabarriko eskaintzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-02-25 11:07   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarreko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Prentsaurrekoan Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak parte hartu eben.

»» Ikusi argazki guztiak (2)