Ana Mendes portugaldarrak irabazi dau ACT Arriaga saria

Bizkaie! 2012-06-04 18:44   Kulturea

ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdiak Ana Mendes sortzaile portugaldarrari emon deutso ACT Arriaga saria, Self Portrait izeneko lanagaitik. Lau egunetan, Bilbo eta Barakaldo antzerkizale eta arte eszenikoetako profesionalen alkargune izan dira.

ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdiak Ana Mendes sortzaile portugaldarrari emon deutso ACT Arriaga saria, Self Portrait izeneko lanagaitik. Lau egunetan, maiatzaren 30etik bagilaren 2ra, Bilbo eta Barakaldo antzerkizale eta arte eszenikoetako profesionalen alkargune izan dira. Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatu dau jaialdia.

Antolatzaileak gustura dagoz ACTen bederatzigarren edizinoagaz, izan be krisia eta aurrekontua txikiagoa izan arren, jaialdia arrakastatsua izan da, bai lanen kalidade aldetik, bai parte-hartzeari jagokonez be. Jente ugari batu da berbaldi, lantegi eta programatzaileen topeketetan. Jaialdiaren helburuak bete dirala nabarmendu dabe arduradunek, alde batetik sortzaile barrien antzerki, jantza eta performance lan barriak erakustea, eta bestetik, ekintza eta gogoeta espazioak sortzea, artistek euren ideiak eta sorkuntza prozesuak aurkeztu, alkarbanatu eta eztabadaitzeko gunea izatea.

Mundu osoko artistek hartu dabe parte ACT Jaialdian; Euskal Herriko sotzaileekaz batera, Suedia, Errusia, Alemania, Herbehereak, Australia edo Espainiakoak izan dira. Danetara, 20 bat lan izan dira ikusgai.

Kate Craddock, Igor de la Cuadra eta Ana Pérezek osotu dabe epaimahaia, eta Ana Mendesi saria emotea erabagi dabe, Self Portrait lanaren originaltasuna, gaiaren tratamendu formala eta idazketa dramatikoagaitik. Jaialdiak Arriaga Antzokiagaz batera emoten dau saria urtero. Irabazleak 2.000 euro jasoko ditu eta BAI zentroan hilabeteko egotaldi artistikoa egiteko aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu