Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak bideo-tailerra eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2012-06-05 14:41   Barriak

Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak bideo-tailerra eskainiko dau bagilaren 5ean, Bilbon, BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen atariko egitarauaren barruan. Mintegia 15:30ean hasiko da, UPV/EHU - BBK Etxean.

Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak bideo-tailerra eskainiko dau bagilaren 5ean, Bilbon, BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen atariko egitarauaren barruan. Mintegia 15:30ean hasiko da, UPV/EHU - BBK Etxean, Espainiakoa Bankua kalean, Bilboko Zazpi Kaleetan. UPV/EHUk antolatutako ikastaro gehienak bagilaren 20tik garagarrilaren 20ra bitartean egingo dira.

Ikus-entzunezkoen arloko emakume ez profesionalei dago zuzenduta ikastaroa. Parte-hartzaileek Iraultza-ren inguruan dauken ikuspegia azaldu beharko dabe. Ikus-entzunezko produkzinoaren oinarriak landuko ditue lantegian; holan, emakume bakotxak minutu bateko bideoa egin ahal izango dau, Iraultza gaiaren ganean.

Amal Ramsisek hainbat dokumental egin ditu, besteak beste, Solo sueños (2005) eta Prohibido (2011); lehenengoan, emakume egiptoarrek bizi daben egoerea eta gauetan ditue amesak azaltzen ditu; bigarrenean, Tahir plazan igazko urtarrilaren 25ean hasitako matxinaden aurreko Kairoko eguneroko bizimodua erakusten dau.

Cinerizadas kultur alkarteak, Klaketa Árabe produkzino-etxe egiptoarrak eta Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEak antolatu dabe.

Bilbora laster ailegauko dan Bilbora Zinemagile artean zinema arabiar eta iberoamerikarraren karabanearen harira antolatu dabe Ramsisen ikastaroa. Zinemagile artean ekimenak 23 film eskainiko ditu Bilboko Alondigan, bagilaren 11tik 15era bitartean. Egipto, Peru, Espainia, Argentina, Libano, Txile, Maroko, Siria, Venezuela, Qatar, Arabiar Emirerri Batuak eta Kubako emakumeek egindako lanak izango dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu