Dantzaroak Durangaldeko 200 jantzari batuko ditu zapatuan

Bizkaie! 2012-06-05 13:42   Kulturea

Zapatuan, bagilaren 9an, Durangok Dantzaroaren laugarren edizinoa hartuko dau. Aurten, bigarrenez, Euskal Astearen barruan atondu dabe Durangaldeko jantza taldeen urteroko hitzordua. Kalejira bategaz hasiko da egitaraua, 19:00etan, Udaletxetik Ezkurdira.

Zapatuan, bagilaren 9an, Durangok Dantzaroaren laugarren edizinoa hartuko dau. Aurten, bigarrenez, Euskal Astearen barruan atondu dabe Durangaldeko jantza taldeen urteroko hitzordua. Kalejira bategaz hasiko da egitaraua, 19:00etan, Udaletxetik Ezkurdira. Gerediaga alkarteak antolatu dau ekimena, Durangoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Igaz 200 jantzari batu ziran Durangon, eta aurten be ekintza arrakastatsua izatea espero dabe antolatzaileek. Kalejirea Ezkurdin bertan amaituko da, 19:30ean, eta bertan egingo dabe jantza agerraldia. Euria egin ezkero, Andra Mariko eleizpean batuko dira jantzariak.

Durangaldeko jantza talde gehienek parte hartzen dabe Dantzaroan. Aurten, mutilek banangoa, makiljokoa eta txotxongiloa jantzatuko ditue; ostean, neskek eta mutilek batera, zinta jantzea, estanpea eta arku jantzea egingo ditue.

Dantzaroaren osogai nagusia euskal jantzak badira be, izango da besterik zapatuan, arduradunek aurreratu dabenez. Dantzaroa girotzeko, amaieran, Kalitatea fundazinoaren eskutik, oilasko errea probetako aukerea egongo da, azaldu dabe.

Dantzaroaren ostean, Durangaldeko folkloreaz gozetako aukera gehiago izango dira bagilean eta garagarrilean, Durangaldeko folklore egunak zikloaren barruan. Folkloreari beste bultzada bat emoteko asmoz atondu dabe egitaraua; besteak beste, mahai-inguruak, barriketaldiak eta zinema-emonaldiak antolatu ditue.


Hemen, Durangaldeko folklore egunak zikloaren egitaraua:

- Bagilak 14: Jantza autoktonoen ezbaiko egoerea mahai-ingurua, Iurretan.
- Bagilak 21: Berrizko dantzariak, zinema-emonaldia, Berrizen.
- Bagilak 26: Durangaldeko gaita eta gaiteroen istorioak barriketaldia, Jon Gaminde Terrazaren eskutik, Mañarian.
- Garagarrilak 5: Abadiñoko jantzariak zinema-emonaldia, Abadiñon.
- Garagarrilak 14: Ezpatajantzari eguna, Otxandion.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu