Getxoko 6 taldek hartuko dabe parte Izarren Distira III. Galan

Bizkaie! 2010-11-19 15:18   jardunaldiak

Gazteen talentua saritzen dauen lehiaketan eurek preparautako ekitaldia ikusi ahal izango da. Oraingoan Artaza Institutoko bi taldek, Aixerrota Institutoko batek, Fadurako beste batek eta San Nikolas ikastaloko bik hartuko dabe parte. Gazte gehienak 13 urtekoak dira eta jantzan egin, abestu eta bakarrizketaren bat eskainiko dabe.

Kontseiluak hizkuntza-politika eragingarriaren beharrizana azpimarratu dau

Bizkaie! 2010-11-19 14:55   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak igazko ikasturtean indarrean izan diran hizkuntza-politikak aztertu ditu. Datorren asterako, aurrera begira jarteko asmoagaz jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoerearen azterketa sakona egingo badau be, batez be azken garaian gertatutakoen inguruko azterketearen barri emon dau.

'Munduko sukaldaritza Euskal Herrian' liburu dotorea aurkeztu dau Ttartalok

Bizkaie! 2010-11-19 14:47   kulturbiz

100dik gora errezeta topauko ditu irakurleak liburuan eta 11 jatetxeri buruzko erreferentziak: Bilboko lau Ein Prosit, Bere Bar, El Charro loco, eta La parrilla argentina; Baionako Harmonika; Angeluko Le cedre du Liban; Miarritzeko Vishnu; Iruñeako Avvocato Pentito; eta Donostiako Cafe Saigon, Txubillo eta Tsi Tsao.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Flamenkoaren erritmoari euskerearen doinua batu deutso Badaukat taldeak lehenengo diskoan

Dabi Piedra 2010-11-19 14:34   Musikea

'Euskerearen fonetikea, ahoskerea, doinua, flamenkorako aproposak dirala konturatu nintzan eta hor hasi zan proiektu hau mamitzen', azaldu dau Jose Herediak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lyoneko Operako Balletak 'Giselle' obrearen bertsino garaikidea taularatuko dau Bilboko Arriagan

Bizkaie! 2010-11-19 13:34   Kulturea

Bilboko Arriaga Antzokiko 2010-2011 sasoiko jantza-programazinoaren barruan, zemendiaren 20an eta 21ean Giselle ballet ezagunaren bertsino garaikidea aurkeztuko dau Lyoneko Operako Balletak. Zapatuan 20:00etan hasiko da ikuskizuna, eta domekan 19:00etan.

'El Jueves' eta 'Pompas de papel' omenduko ditue Getxoko Komiki Azokan

Bizkaie! 2010-11-19 12:59   Kulturea

Komiki eta Manga Azokaren bederatzigarren edizinoak binetearen mundua eroango dau Getxora zemendiaren 26tik 28ra. Hiru egunetan, komikia protagonistea izango da Areetako Geltokia plazan. Bertan, 80 salmenta-gune baino gehiago egongo dira.

Twiterren oinarritutako euskal albistegia: Umap.eu

Bizkaie! 2010-11-19 11:05

Eibarko CodeSyntax enpreseak Twitterreko euskerazko jardun osoa batu eta albistegi automatikoan batzen dauen tresna barria sortu dau: Umap.eu. Albistegi horretan, euskeraz Twitterren idatzitako mezuak jasoten dira, mezu horreen edukiakaz albistegi osotuz. Twitterreko erabiltzaile euskaldunen interesen araberakoa da. Euskeraz eta katalanez jarri dabe martxan Umap.

Asier Azpiroz eta Ander Solozabalek osotuko dabe Bertxoko Sariketako finala

Bizkaie! 2010-11-19 09:35   Bertsolaritzea

Zemendiaren 26an, Trebiñoko sagardotegian jokatuko dan final handian, Ander Solozabal eta Asier Azpiroz ikusiko doguz kantuan, aurretik sailkatutako Jone Uria, Odei Barroso, Ainhoa Mugika eta Julio Sotogaz batera, txapel baltza buruan janzteko ahaleginetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Espazio publikoetan euskerea sustatzea helburu dauen Kontalaria egitasmoa izango da zapatuan Mungian

Bizkaie! 2010-11-19 01:00   Euskerea berbagai

Kontalaria egitasmoaren helburu nagusia espazio publikoetan euskerearen erabilerea sustatzea da. Baina, horrezaz gan, beste helburu batzuk be baditu: euskerearen erabilereari balioa emotea, sormena lantzea, teknologia barrien inguruan jardutea eta belaunaldien arteko hartu-emonak eta komunikazinoa bultzatzea euskeraz.

'Erotismoa' ardatz hartuta dator aurten Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea

Bizkaie! 2010-11-18 14:49   Kulturea

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Landako Gunean egingo dan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako gero eta gitxiago falta da. Zehetasun guztiak gaur emon ditue prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerea eta alaitasuna zabaldu gura ditue Irrien Lagunak klubaren bidez

Dabi Piedra 2010-11-18 14:41   kulturbiz

Porrotx pailazoak azaldu dauenez, 'euskerea eta alaitasuna zabaltzeko asmoz hasi ginan lanean, baina denporeagaz konturatu gara, horri baloreak gehitu behar jakozala'. Holan, Irrien Lagunak klubaren bidez, euskerea ez eze, gizartetik hartutako balore asko be sustatu gura ditue umeen artean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Saskibaloia izango da berbagai Bilboko XII. Aste Olinpikoan

Bizkaie! 2010-11-18 14:05

Bilbao Kirolak erakundeak, EHUgaz batera, Bilboko XII. Aste Olinpikoa antolatu dau, eta zemendiaren 22tik 26ra bitartean egingo da. Aurten, ekimena saskibaloiaren ingurukoa izango da, eta puntako konbidauak egongo dira.

Musika eskolen 'Musikalean' jaia egingo da gaur, Santa Zezilia egunaren harian

Bizkaie! 2010-11-18 11:31   Musikea

Santa Zezilia musikarien egunaren harian (zemendiak 22), Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten be 'Musikalean' ekimena antolatu dau. Ekitaldia gaur, zemendiak 18, izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara arte, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 39 musika eskoletako 1.700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dabe parte, bakotxak bere herrian.

‘La espera’, Hortzmuga eta Arriaga Antzokiaren produkzino barriak Vitoria-Gasteizko Nazinoarteko XXXV Jaialdian hasiko dau bere ibilbidea

Bizkaie! 2010-11-18 10:08   Kulturea

Bilbon joan dan urrian eta ikuslego zabal baten aurrean estreinautako La espera. Nadar de noche antzezlanak Vitoria-Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdian hasiko dau bere ibilbide barria, Jesus Ibañez de Matauko antzokian gaur, zemendiak 18, iluntzeko 20:30etan eskainiko dan emonaldiagaz hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

AEK-k Korrika Laguntzailea kanpainea aurkeztu dau 'Korrikak laguntzaileak behar ditualako'

Bizkaie! 2010-11-17 17:37   Euskerea berbagai

Edurne Brouardek adierazo dauenez, 'Korrika laguntzeko modu asko dagoz, baina guk, gaur, bi nabarmendu nahi doguz, batetik jada martxan jarri doguzalako, eta bestetik guretzako oso garrantzitsuak diralako, batetik Korrika Laguntzailea kanpaina, eta bestetik Korrika materiala'.

'Haragizkoa' lanean, Omar Nabarroren poemak musikatu ditu Rafa Ruedak

Dabi Piedra 2010-11-17 14:47   kulturbiz

Haragizko amoreak liburuan Edorta Jimenezek Omar Nabarro ezizenagaz idatzitako olerkiak dira lan barriaren oinarria. Bederatzi poema hautatu eta, Rafa Ruedak musikatuta, diskoa eta ikuskizuna atondu ditue.

'Gargantuan Melee' Atom Rhumbaren 8. diskoa aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-11-17 14:38   Musikea

Rober pozik azaldu da emoitzeagaz eta zeozelan aurreko jarrera eta estiloari eutsiz, 'orain, akaso, gordinago, zuzenago azaltzen gara, izan be, horren bila, freskotasunaren bila joan gara eta lortu dogula pentsetan dot'.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zuzen-Zuzenean programeagaz, udagoiena musikaz blai

Bizkaie! 2010-11-17 13:50   Musikea

Zuzen-zuzenean-en bigarren kanpainea urriaren erdialdera hasi zan Euskadiko taldeak bertako aretoetan daben programazinoa handitzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live areto pribaduen alkarteagaz alkarlanean bideraturiko kanpaina honek 50 kontzertutik gora ditu programauta eta 70 euskal talde inguruk parte hartuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea aurreikusi dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-11-17 13:33   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritza euskera gaitasun titulazinoetan aldaketak aztertzen ari da. 2012an indarrean egon daitekez formula barriak, izan be, unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea da Blanca Urgellek zuzendutako sailaren amesetako bat; bestea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) D ereduan amaitzen dabenei euskera gaitasun titulu barri bat emotea, EGA baino maila bajuagoa autortuko leukena.

'Gazteak, aisialdia eta euskara' aztergai Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-17 12:14   Euskerea berbagai

Zemendiaren 19an, barikuan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Gazteak, aisialdia eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan dau Akademiak jardunaldi honeek preparetako.