Getxoko 29. Eskulangitza Azokeak 112 artisau batuko ditu barikutik domekara
2012-05-24 17:48 KultureaGetxoko 29. Eskulangintza Azokeak 112 eskulangile batuko ditu barikutik domekara bitartean. Areetako Geltokia plazan izango dira artisau gehienak, 98 hain zuzen be; ganerakoak, Ibaiondo kaleko gastronomiaren gunean egongo dira.
Getxoko 29. Eskulangintza Azokeak 112 eskulangile batuko ditu barikutik domekara bitartean. Areetako Geltokia plazan izango dira artisau gehienak, 98 hain zuzen be; ganerakoak, Ibaiondo kaleko gastronomiaren gunean egongo dira. Aurten be makina bat arlotako lanak ikusteko eta erosteko aukerea eukiko dogu, zeramikea, metala, narrua, bitxiak eta abar, 26 espezialidade danetara.
Ekulangileak beharrean zuzenean ikusteko erakustaldiak antolatu ditue. Igor Obeso beiragile gipuzkoarrak pultsuan putzitutako objetuak zelan egiten dituan erakutsiko dau, bera da teknika hori darabilen bakarra Euskal Herrian. Alex Gonzalez lapikoginak be beharrean jardungo dau ikusleen aurrean.
Azokako antolatzaileek 330 eskaera jaso ditue aurten, horreeetatik hautaketea egin dabe, ahal danik eta eskaintza zabalena egon daiten. Euskal Herriko artisauekaz batera, kanpokoak etorriko dira, besteak beste, Aragoi, Katalunia, Galizia, Madril eta Valentziakoak. Italia, Portugal, Japonia eta Iraneko ordezkariak be parte hartuko dabe. Iraniar eskulangileek ekialdeko buztingintzea eta gamelu-hazurrekaz egindako objektuak ekarriko ditue.
Azokeak lehiaketa bi antolatu ditu, bata eskulangileen beharra saritzeko, eta bestea, produktuak aurkezteko modua nabarmentzeko. Eta, urtero lez, erosketaren bat egiten dabenen artean azokako eskulanen zozketea egingo da.
Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik azokea, 11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 21:00etara, zapatuan ordu erdi beranduago itxiko dabe. Sarrerea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!