Bertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako aplikazinoa sortu dabe

Bizkaie! 2012-05-24 11:01   Bertsolaritzea

Bertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako bertso aplikazinoa garatu dau Lander Unanuek. Daborduko Apple enpresearen App Storen eskuragarri dago, doban.

Bertsoapp iPhone, iPad eta iPod Touch-erako bertso aplikazinoa garatu dau Lander Unanuek. Daborduko Apple enpresearen App Storen eskuragarri dago, doban. ETB1eko Mihiluze saioko Pottokumea probearen antzekoa jokoa da.

Jokoaren hasieran, pantailan, bertso bat agiri da, errima eta oin barik. Oin bakotxa jagokon lekuan ipini behar da; oin guztiak ordenau ostean, aplikazinoak bertsoa zuzendu egingo dau, ondo dagozan errimak berdez agiriko dira, eta okerrak, gorriz.

Bertsoapp aplikazinoak 200 bertso inguru ditu, 4 puntuko bertsoak eta 8 puntukoak. Jokoak ez dau puntuazinorik emoten eta ez dauka denpora mugarik.

Oraingoz, iPhone, iPad eta iPod Touch-erako prestau dabe aplikazinoa, baina hiru hile barru Android-erako bersinoa martxan eukitea espero dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu