Castillo Suarezek, Uxue Alberdik eta Xabier Mendigurenek umeentzako liburu bana atara dabe
2012-05-24 13:06 KultureaXabier Mendigurenen Kulerozahar, Castillo Suarezen Krispeta hegalariak eta Uxue Alberdiren Marizikina naiz, eta zer? umeentzako liburuak argitaratu ditu Elkar etxeak.
Xabier Mendigurenen Kulerozahar, Castillo Suarezen Krispeta hegalariak eta Uxue Alberdiren Marizikina naiz, eta zer? umeentzako liburuak argitaratu ditu Elkar etxeak. Lanotako irudiak Iñaki G. Holgadok, Enrique Morentek eta Eider Eibarrek marraztu ditue, hurranez hurran.
Kulerozahar liburua Kuku sailean kaleratu dabe, 8 urtetik goerakoentzako bilduman. Xabier Mendigurenek idatzitako istorioko protagonistak Naroa, Lutxi eta Peru dira; ezin dabe ikusi be egin ingeleseko irakasle barria, ikasleak barregarri ixtea gustetan jako-eta, baina hiru lagunek topauko dabe moduren bat aurre egiteko.
Krispeta hegalariak lanean Castillo Suarezek amamarenean tarte baten dagoan umearen gorabeherak kontau ditu, amamak errezeta liburua dauka eta krispeta hegalariak egitea pentsau dabe. 6 urtetik aurrako irakurleentzako Batela bilduman kaleratu dabe.
Uxue Alberdik idatzitako Marizikina naiz, eta zer? 8 urtetik gorako umeentzako Eta zer? sailean atara dabe. Aneri marizikin esaten deutsa amak beti, lohitu edo ez lohitu, beti bardin.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!