Arabako bertso eskolek '30 urte, 11 opari' egitasmoa abiatu dabe

Bizkaie! 2012-05-25 15:29   Bertsolaritzea

Arabako bertso eskolek 30 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, 30 urte, 11 opari egitasmoa ipini dabe martxan. Danetara, hamasei bertso-saio antolatu ditue.

Arabako bertso eskolek 30 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, 30 urte, 11 opari egitasmoa ipini dabe martxan. Danetara, hamasei bertso-saio antolatu ditue.

Gasteizen eta Laudion sortu ziran lehenengo eskolak, eta ostean Aramaion, Agurainen, Legution eta Amurrion. Gaur egun, hamabi bertso eskola dagoz Araban.

Arabako bertsolaritzea sasoi onean dago, igaz 180 saio egin ziran, eta gaur egun 2.000 ume dagoz bertso-eskolatan. Dana dala, bertsolaritzea ez da Arabako txoko guzti-guztietara ailegetan, horregaitik antolatu dabe 30 urte, 11 opari egitarau berezia. Arabako Bertsozale Alkarteak bertoko bertsolaritzea kultur eragileen artean zabaldu gura dau, bertsozale barriak sortzea eta plaza barriak lortzea.


30 urte, 11 opari
egitarauko hurrengo saioak:

- Amurrion, maiatzak 25, 20:30ean, Katekesis gelan.
- Kanpezun, maiatzak 26, 20:00ean, Kultur Etxean.
- Aramaion, bagilak 1, 19:30ean, Santiña aretoan.
- Murgian, bagilak 14, 20:00ean, Udaletxeko aretoan.
- Izarran, bagilak 21, 19:00etan, Kultur Etxean.
- Legution, bagilak 21, 19:00etan, Gaztegunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu